Futuroscope
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Futuroscope Poitiersen periferian dagoen atrakzio parke bat da, Chasseneuil-du-Poitou eta Jaunay-Clan herrietan. 2008an 1,61 milioi bisitari izan zituen.
Futuroscope | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Vienne |
Barruti | Poitierseko barrutia |
Kantonamendu | canton of Poitiers-7 |
Frantziako udalerri | Chasseneuil-du-Poitou |
Koordenatuak | 46°40′09″N 0°22′08″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1987ko maiatzaren 31 |
Inaugurazioa | 1987ko maiatzaren 31 |
Arkitektura | |
Bisitariak urtean | 1.850.000 |
Kontaktua | |
Helbidea | avenue René-Monory 86360 Chasseneuil-du-Poitou |
Webgune ofiziala | |
Parkearen eraikuntza 1984an hasi zen, René Monoryk, proiektuaren sortzailea eta garai hartan Conseil général de la Vienneko presidentea zenak lehen harria jarri zuenean.
Parkea publikoarentzat 1987ko maiatzak 31n ireki zen. 2011an, Futuroscopek 40 milioi bisitariak gainditu zituen. Zinema kopurua handitu egin da, eta atrakzioak erregularki berritzen dira. Gaur egun, bertsio guztietan IMAX teknologiarekin hornitutako sei areto dituen toki bakarra da. Futuroscopek 600 langile ditu, horietatik 400 kontratu indefinitua dutenak direlarik.
Amaury taldeari saldua izan ondoren, Futuroscope parkea gaur egun Société D'Economie Mixte Localek (SEML) administratzen du, honen akziodun nagusiak Vienne departamendua (%60a) eta Poitou-Charentes eskualdea (%20a) direlarik. Falta den %20a kapital pribatuari dagokio. SEMLeko presidentea Dominique Hummel zen.
Parkearen ikurra Futuroscope Pabiloia izan zen hasieran, hiruki formako prisma baten gainean jarritako esfera bat, forma geometriko sinpleetan oinarritutako arkitektura modernoa irudikatzen duena. 2003tik, ikur berria Kinémax pabiloia da, parkearen logotipoan hainbat kolorerekin apaindua eta bost petalodun lore bezala estilizatua. Petaloek etorkizuna, irudia, sentipena, emozioa eta ezagutza irudikatzen dute.
Conseil général de la Vienneren bultzadapean, parkearen inguruan 200 hektareako teknopolis bat garatu da. Toki honetan 200 enpresa baino gehiago ezarri dira, eta bertako hotel sareak 1900 gela ditu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.