From Wikipedia, the free encyclopedia
Frederiko Gilen Brandenburgekoa[1] (Berlin 1620ko otsailak 26-Potsdam 1688ko maiatzak 9) "Hautesle Handia" bezala ezaguna, Brandenburgoko margrave hauteslea eta Prusiako dukea izan zen 1640tik aurrera.
Frederiko Gilen Brandenburgekoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1640ko abenduaren 1a - 1688ko maiatzaren 9a ← Jurgi Gilen I.a Brandeburgokoa - Frederiko I.a Prusiakoa →
1640ko abenduaren 1a - 1688ko maiatzaren 9a
1640ko abenduaren 1a - 1688ko maiatzaren 9a | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Berliner Stadtschloss, 1620ko otsailaren 16a | ||||||
Herrialdea | Germaniako Erromatar Inperio Santua | ||||||
Heriotza | City Palace (en) , 1688ko apirilaren 29a (68 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Berlingo katedrala | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Jurgi Gilen I.a Brandeburgokoa | ||||||
Ama | Elizabeth Charlotte of the Palatinate | ||||||
Ezkontidea(k) | Countess Louise Henriette of Nassau (en) (1646ko abenduaren 7a, 1646 - 1667ko ekainaren 18a) Sofia Dorotea Schleswig-Holstein-Sonderburg-Glücksburgekoa (1668ko ekainaren 14a, 1668ko ekainaren 13a - 1688ko apirilaren 29a) | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Haurrideak | |||||||
Familia | ikusi
| ||||||
Leinua | Hohenzollern dinastia | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | alemana | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | aristokrata eta arte bildumagilea | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Fruitbearing Society (en) | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Kalbinismoa | ||||||
Westfaliako Bakearen klausulen ondorioz, bere agindupeko lurraldeak zabaldu zituen Behe Pomerania, Magdeburg, Halberstadt, Minden eta Cammin jaso zituenean. Poloniak, Frederiko Gilenen Prusiako Dukerriaren gaineko subirautza onartu zuen 1656ko Wehleauko ituna eta Olivako Bakearen ondoren, bere Suediar-Poloniar Gerrako parte hartzeari amaiera emanez.
1675ean, Frederiko Gilenek, Frantziaren aliatuak ziren suediarren aurka, Fehrbellineko guduan lortutako garaipena, Prusiaren tradizio militaristaren hasiera bezala interpretatua izan da, eta Pomerania Suediarra lortzea ahalbidetu zion, baina Saint Germaineko Bakearen ondorioz, uko egin behar izan zion.
Frederiko Gilenek, etorkizuneko Brandeburgo-Prusiaren boterearen oinarria jarri zuen, kanpo politika trebe bati esker, armada iraunkor boteretsu bat sortuz, bildu ahal izan zituen eta modu absolutistan gobernatu zituen lurralde ezberdinentzako administrazio zentralizatu bat izatea ahalbidetu zuen funtzionarioatua sartuz.
Garatu zuen politika ekonomikoa, merkantilista kutsukoa izan zen, eta bere lurraldeetan, Frantziatik kanporatuak izan ziren higanotak onartu zituen, nortzuk, oihalgintzaren etorkizuneko hedapenean lagundu zuten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.