From Wikipedia, the free encyclopedia
Hizkuntzalaritzan, fraseologiak esaerak aztertzen ditu, hala nola esapideak, aditz elkartuak eta beste unitate lexiko asko (“unitate fraseologiko” izenpean bilduak). Horietan guztietan, esamoldearen osagaiek esanahi espezifikoago bat hartzen dute, edo guztiz aldatzen dute osagai bakoitzak bakarrik dagoenean esan nahi duena. Adibidez, norbait oso harrituta dagoela esan nahi badugu, “aho bete hortz” geratu dela esan ohi dugu: esamoldearen elementuek berezko esanahia galtzen dute (pertsona horri ez baitzaio ahoa hortzez bete), eta esanahi berri bat hartzen dute (harridurarena, alegia).
Baina fraseologia Hizkuntzalaritzaren barnean kokatzea ez da gauerdiko ahuntzaren eztula: askoren ustez, lexikologiaren subdiziplina bat baino ez da; beste batzuek, berriz, lexikologiaren, sintaxiaren eta morfologiaren plano berean jartzen dute.
Fraseologia (grezierako φράσις phrasis, "hitz egiteko era" eta -λογία -logia, "azterketa" hitzetatik eratorria) XX. mendean garatzen hasi zen diziplina bat da.
1930 eta 1940ko hamarkadetan, Charles Bally-k proposatutako lokuzio fraseologikoen ideiak Errusiako lexikologia eta lexikografiarekin bat egin zuen, eta Sobietar Batasunean eta Europako Ekialdeko beste herrialde batzuetan garatzen hasi zen. 1950. urte aldera, V. V. Vinogradov errusiarra izan omen zen fraseologiaren oinarriak finkatu zituena: fraseologia diziplina zientifikotzat hartzea zen bere helburua. 1960ko hamarkadaren bukaeratik aurrera, fraseologiaren kontzeptua Alemanian eta Ingalaterra ere ezarri zen. Britainia Handian eta Mendebaldeko beste herrialde askotan, fraseologia etengabe garatuz joan da azken hogei urteetan.
Espainian, J. Casares izan zen fraseologiaren inguruan ikertzen aritu zen lehena. Introducción a la lexicografía moderna (1950) izeneko lanean, diziplina garatzeko ekarpen handiak egin zituen. Horren geroztik, beste autore batzuk ere fraseologiari lotutako lanak egiten hasi ziren (A. Zuluaga, E. Coseriu, G. Corpas Pastor, L. Ruiz Gurillo, M. Seco…).
Fraseologiako oinarrizko unitateak “unitate fraseologiko” izenez ezagunak dira. Kunin A. V. irakasleak dioenez, unitate fraseologikoak hitz multzoak dira, zeinen esanahia guztiz edo partzialki aldatu den (“lepotik bizi”, “gorriak ikusi”, “adarra jo”, “pertsona zuria izan (faltsua)”, “josita egon (beteta)”…).
A. M. Tristá Pérez-ek unitate fraseologikoen ezaugarri nagusienak honelaxe sailkatu zituen:
Edukiaren planoan, ezaugarri nabarmenenak hurrengo hauek dira:
Hala ere, esan beharra dago modu askotan sailka daitezkeela unitate fraseologikoen ezaugarri orokorrak. Hainbat autoreren ikerketei esker atera diren ondorio batzuk ekarriko ditut hona:
Jakina denez, euskararen baliabide lexikoak gaztelaniarenak (adibidez) baino urriagoak dira. Unitate fraseologikoen inguruan hori ikusi ahal izateko, adibide batzuk daude hemen. Euskarazko esaerak Labayru Hiztegi Fraseologikotik atera dira; gainontzekoak, aldiz, ¡Se dice pronto! liburutik.
Euskaraz esamoldeen hiztegi bat izatea eskertzekoa bada ere, oraindik hutsune asko daude Labayru Hiztegi Fraseologikoan, esaera asko falta baitira. Hala ere, dauden esamoldeetarako adiera bat baino gehiago ematen ditu hiztegiak, zenbait euskalkitan, gainera.
Lehen esan bezala, lexiko-urritasun horren ondorioz, euskara esamolde sinpleagoez baliatzen da beste hizkuntza batzuekin konparatuz. Hurrengo adibideetan ikusiko dugunez, euskaraz orokortasunera jotzen da normalean (fumar como un carretero esamoldean, adibidez). Hala, gaztelaniak eta beste hizkuntza askok dituzten tasun bereziak galtzen ditu euskarak (ulergarritasunari eta eduki berbera transmititzeari garrantzi handiagoa ematen zaie, eta ez esamoldearen formari); baina ez beti, batzuetan euskara baita gaztelaniara gehien hurbiltzen den hizkuntza (dar calabazas). Hala eta guztiz ere, badira beste hizkuntza batzuekin antzekotasun handia duten euskarazko esaerak (pagar justos por pecadores).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.