Frantziska Erromatarra (italieraz: Francesca Romana; Erroma 1384 - Erroma, 1440ko martxoaren 9a), Francesca Bussa de Leoni jaioa, beneditar moja eta mistikoa izan zen. Paulo V.a aita santuak kanonizatu zuen, 1608ko maiatzaren 9an; jaieguna, martxoaren 9an du.
Frantziska Erromatarra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Erroma, 1384 |
Heriotza | Erroma, 1440ko martxoaren 9a (egutegi gregorianoa) (55/56 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | religious sister (en) |
Santutegia | |
Martxoaren 9 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Beneditar |
Bizitza
Erroman jaio zen, guraso noble eta aberatsak zituela. Hamaika urte zituela, moja izatea erabaki zuen, baina gurasoek Lorenzo Ponzianorekin, Aita Santuaren tropen Erromako komandantearekin, ezkontarazi zuten[1]. Hitzartutako ezkontza izan arren, aski senar-emazte zoriontsuak izan ziren. Frantziska eta Vannozza ezkonahizpek otoitz egin eta behartsu zein gaixoak bisitatzen zituzten; era horretan, gauza bera egitera bulkatu zituzten beste emakume batzuk.
Frantziskaren eskuzabaltasuna 1413-1414. urteetako izurritean nabarmendu zen bereziki. Haren hiru seme-alabetako bi hil ziren Izurri Beltzaren ondorioz, eta sufrimendu horrek behartsuen beharrekiko sentiberatu zuen. Lorenzo zauritua itzuli zen gerratik, eta Frantziskak zaindu zuen, 1436an hil zen arte[2].
Frantziskak aurrera egin zuen kontenplazio bizitzan. Mirari eta estasiaren dohainak zeuzkan, eta aingeru guardakoaren ikuskaria izaten zuen. Umiltasun, obedientzia eta eroapenagatik nabarmentzen zen. 1425eko abuztuaren 15ean, Jasokundearen egunean, Santa Maria Nova monasterioan, oblatu bilakatu zen beste 9 emakumerekin batera. Hasieran oblatuak nor bere etxean bizi izan ziren, 1433ko martxoan Tor di Specchiko monasterioa sortu zuen arte[2]. Olibeteko oblaten kongregazioak San Benediktoren arauak hartu zituen, eta 1433ko uztailean Eugenio IV.aren onespena lortu zuen. 1436an alargundu zen, eta bera ere Tor de Specchira erretiratu zen[3].
Erreferentziak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.