Frank Auerbach (Berlin, 1931ko apirilaren 29a) ingeles pintorea da, Alemanian jaioa.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Frank Auerbach
Thumb
Bizitza
JaiotzaBerlin, 1931ko apirilaren 29a (93 urte)
Herrialdea Erresuma Batua  (1947 -
Talde etnikoaJuduak
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaSaint Martin's School of Art (en) Itzuli
Londresko South Bank Unibertsitatea
Royal College of Art (en) Itzuli
Bunce Court School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, marrazkilaria eta diseinatzaile grafikoa
Lantokia(k)Britainia Handia eta Londres
Enplegatzailea(k)Camberwell College of Arts (en) Itzuli
InfluentziakDavid Bomberg (en) Itzuli
MugimenduaArte garaikidea
Izengoitia(k)Auerbach, Frank Helmuth
Genero artistikoaerretratua
biluzia
paisaia margolaritza

Discogs: 2281737 Edit the value on Wikidata
Itxi

Ingalaterran bizi da zazpi urte zituela hara bidali zutenetik. 1947an britainiar hiritartasuna lortu zuenetik Londresen bizi da, eta han egin zituen ikasketak. 1956an, Londresko Beaux-Arts Gallery aretoan egin zuen bakarkako lehen erakusketa. 1978an, bere lanaren atzera begirako erakusketa handia antolatu zuten Arts Council aretoan, eta, 1986an, Britainia Handiko ordezkaria izan zen Veneziako Bienalean. Bere lanetan gai gutxi ukitzen ditu: batez ere bere estudio inguruko eraikinak eta parkeak, edo bere hurbileko lagun edo pertsonen erretratuak pintatzen ditu. Pintzela, espatula nahiz eskuak erabiltzen ditu margotzeko. 1950eko hamarkadan, zuria, beltza eta lur-kolorea bakarrik ageri ziren Auerbachen paletan. Pintura-geruzak bata bestearen gainean etengabe jarriz, ia hiru dimentsiotakoak bilakatzen dira koadroak. Koadro-azalak behin eta berriro urratu eta berriz margotzen ditu.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.