From Wikipedia, the free encyclopedia
Francisco Torres Ibañez (erlijio-izena: Frai Filipe Murietakoa) (Murieta, Nafarroa Garaia, 1897ko urriaren 3a - Iruñea, Nafarroa Garaia, 1966ko uztailaren 13a) fraide kaputxinoa, idazlea eta euskaltzalea izan zen. Apakia goitizena erabiltzen zuen idazlanak sinatzeko.
Francisco Torres Ibañez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Murieta, 1897ko urriaren 3a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 1966ko uztailaren 13a (68 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiza eta idazlea |
Aita, Juan Torres Elizondo, Lizarrakoa zen eta ama, Gedeona Ibañez Arretxea, Iturgoienekoa zen eta berarengandik jaso omen zuen alde batetik euskarazko hitz solteak eta bestetik euskaltzaletasuna. Gaztetan ikasi zuen euskara bere kasa. Hondarribiko, Lizarrako eta Iruñeko komentuetan egin zituen eliza-ikasketak. 1922an apaiztu zen, Iruñean bertan. 1925eko irailean, Argentinara joan zen misiolari; O'Higgins, Kordoba eta Buenos Airesko komentuetan izan zen irakasle eta organo-jotzaile. Argentinan zela, Juventud agerkaria sortu zuen. 1936an itzuli zen Euskal Herrira eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen eta Vianako Printzea Erakundearen aldizkarietan argitaratu zituen lan aipagarrienak.
Murietakoarena da Umeen-Deia izeneko aldizkaria, 1959ko ekainean Lizarran sorturikoa eta 1965 arte hilabetero argitaratu zena. Aldizkari honek lau orrialdetxo besterik ez bazituen ere, lau bat mila aleko argitalpena egiten zen, eta dohainik iristen zen Euskal Herriko txoko askotara. Euskal Herriko haur euskaldunek idatzitako artikuluak biltzen zituen.
Aita Murietak 1963an beste aldizkari baten saiakera egin zuen, gazteei begira: Gu Batxiller Euskaldunok. Honako hau gazteei zuzendutako asmoa izan zen, haur txikiek bezala, gazteek ere bere komunikabidea izan zezaten. Tamalez, gazteek idatzitako zortzi orrialdeko argitalpen honen bi zenbaki besterik ez ziren kaleratu.[1]
Argitaratu gabe utzi zituen lan batzuk, besteak beste: Euskera leen maillako gramatika, Euskaldun berriendako esaera jatorren iztegia eta abar. 1961eko azaroan euskaltzain urgazle izendatu zuten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.