Remove ads

Francisco Ignacio Madero González (Parras, 1873ko urriaren 30a - Mexiko Hiria, 1913ko otsailaren 22a) Mexikoko politikaria zen. Europan egin zituen ikasketak, eta horiek amaitu ondoren Mexikora itzuli zen. 1908an liburu bat argitaratu zuen (La Sucesión Presidencial en 1910), gobernuak debekatu egin zuena. Porfirio Díaz diktadoreak atxilotu zuen, 1910eko hauteskundeak igaro arte. Hauteskundeak Díazek irabazi zituen. Maderok Estatu Batuetara ihes egin, eta Mexikon matxinada antolatu zuen. Ia Mexiko osoa matxinatu zen Porfirio Díazen aurka. 1911ko otsailean, Mexikon sartu eta Ciudad Juárez hartu zuen, Díaz lehendakaritza uztera behartuz. Hauteskundeen ondoren, lehendakari izendatu zuten (1911ko azaroa). Politikarako eta gizarte-arazoetarako zuen ikuspegi mugatuaren ondorioz, larrialdi asko igaro zituen, Zapataren Plan de Ayala delakoa eta Orozcoren eta Félix Díazen matxinadak, besteak beste. Victoriano Huertak eman zuen estatu-kolpeak aginpidetik kendu zuen (1913ko otsaila), eta fusilaturik hil zen.

Datu azkarrak Mexikoko presidente, Bizitza ...
Francisco I. Madero


Mexikoko presidente

1911ko azaroaren 6a - 1913ko otsailaren 19a
Francisco León de la Barra - Pedro Lascuráin Paredes
Bizitza
JaiotzaParras (udalerria), 1873ko urriaren 30a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaMexiko Hiria, 1913ko otsailaren 22a (39 urte)
Hobiratze lekuaMonumento a la Revolución (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
Familia
AitaFrancisco Madero Hernández
Ezkontidea(k)Sara Pérez de Madero (en) Itzuli
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaLycée Hoche (en) Itzuli
Mount St. Mary's University (en) Itzuli
HEC Paris
(1888 - 1892)
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
(1893 - 1893)
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea, musikaria, militarra eta enpresaburua
KidetzaHEC Alumni (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakMexikoko Iraultza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaPartido Nacional Antirreeleccionista (en) Itzuli
Progressive Constitutionalist Party (en) Itzuli

IMDB: nm1747784 Find a Grave: 18528999 Edit the value on Wikidata
Itxi
Remove ads

San Luis de Potosí plana

Boterea lortzeko, laguntasunaren bila, hona hemen zer idatzi zuen:

« Erkideok: armak hartzera eta Porfirio Díaz jeneralaren gobernua eraistera deitzen badizuet, ez da azken hauteskundeetan egin zuen atentatuagatik bakarrik ezpada haren diktadurapean herriak izango duen etorkizun ilunetik ateratzeko, oligarkia zientifiko higuingarria, kezka barik eta arrapaladan, baliabide nazionalak jaten ari baita; eta agintean jarraitzen uzten badiegu, laster herrialdea lotsagarri eta doilorturik izango dute; aberastasun guztiak zurrupatu eta miseria gorrian utziko dute.  »
S. Herzog, "Breve historia de la Revolución Mexicana". Mexiko, 1960.
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.

Remove ads