From Wikipedia, the free encyclopedia
Xabier López Peña, Thierry ezizenez ere ezaguna (Galdakao, Bizkaia, 1958ko maiatzaren 30a - Paris, Frantzia, 2013ko martxoaren 30a) etakide nabarmena izan zen.
Xabier López Peña | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Galdakao, 1958ko maiatzaren 30a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Parisko 13. barrutia, 2013ko martxoaren 30a (54 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko odoljarioa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | terrorista |
Kidetza | Euskadi Ta Askatasuna |
Izengoitia(k) | Thierry |
Atal honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
1970eko hamarkadan ETA (pm) erakundeko ekintzailea izan zen. 1980ko hamarkadaren hasieran ETA (m) erakundearen baitan integratu zen. 1983an atxilotua izan zen Baionan, eta, espetxealdi baten ondoren, Latinoamerikan izan zen. Gero, Frantziara itzuli eta ETAren aparatu logistikoan sartu zen. 2006aren bukaeran, ETAk espainiar gobernuarekin Oslon izandako elkarrizketetan parte hartu zuen, ETAren ordezkari nagusitzat. 2008an Bordelen atxilotu zuten.
Kartzelan zelarik, kardiopatia diagnostikatu zioten. 2013ko martxoaren 11n, erietxera eraman zuten, mediku azterketa egitera. Sendagileek ikusi zuten bihotz arazo larriak zituela, eta ebakuntza egiteko deliberoa hartu zuten. Familiak, ordea, ez zekien non zegoen. Presoen bidez jakin zuten espetxetik atera zutela, baina ez zekiten non zegoen. Familiak eta abokatuak bilatzeari ekin zioten, erietxeetara eta espetxeetara deika, aurkitu ezinik.[1]
Martxoaren 19an, auzitegian Yolanda Molina abokatuari erran zioten Corbeil-Essonnesko erietxean zegoela. Erietxea erraldoia da, eta zerbitzuz zerbitzu ibili ziren, non zegoen jakin gabe. Azkenean, erran zioten kardiologia zerbitzuan zegoela, baina familiak ezin zuela ikusi, prefetaren esku zegoelako erabakia. Zerbitzuz zerbitzu, gelaz gela Lopez Peñaren bila segitu zuen familiak. Azkenean, bulego batean erran zieten zerbitzu hartan zegoela, baina familiak ez zuela hura ikusteko baimenik. Abokatuak bai, ordea.[1]
Ebakuntza eginik, gaizki zegoen Lopez Peña, baina ez zuten erietxeko zaintzapeko eremuan atxiki, haren barnean den espetxean baizik. Martxoaren 20an, sendagilearekin bildu zen Molina. Bihotzeko ebakuntzak buruko odol jarioa eragin ziola erran zion, baina hala ere birgaitzea eginda oneratzeko moduan zela, egoera egonkorrean zela, eta bizia galtzeko arrisku berezirik ez zuela. Erietxean zegoen bigarren astean, Lopez Peña osasun arrazoiengatik libre uzteko eskatu zion Molinak auzitegiko abokatu orokorrari, baina abokatu orokorrak ez zuen onartu.[1]
Martxoaren 30ean, Lopez Peña ikustera joan zen familia, 13:00etan. Hara heltzean jakinarazi zieten egun horretan bertan hil zela, 01:00etan.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.