Historialaria, ikertzailea eta irakaslea From Wikipedia, the free encyclopedia
Francisca Vives Casas (Cadiz, 1956ko irailaren 16a) Gasteiz eta Arabako ondare historiko artistikoan eta Emakumeen Historian espezializatutako historialari andaluziarra da.
Francisca Vives | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Francisca Vives Casas |
Jaiotza | Cádiz, 1956ko irailaren 16a (68 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria, irakaslea eta idazlea |
Filosofia eta Letretan lizentziaduna da, Historia sailean, Nafarroako Unibertsitatean (1979). Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan Arkitektura eta Hiri Ondarea Kontserbatzeko eta Zaharberritzeko espezialista (1996). Artearen Historian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) (1998).[1]
2004az geroztik, EHUko Arte Ederretako Fakultateko irakasle izan da Arte Ederretako lizentziaturako irakasgaietan, eta, berriki, Arte, Sorkuntza eta Diseinu graduetan eta Kultura Ondasunen Kontserbazio eta Zaharberritze graduetan irakasle jardun du. 2015. urtetik Arabako Esperientzia Geletako irakaslea da.[2] EHUko Arte Garaikidearen Kontserbazio eta Erakusketako Masterrean (CYXAC) irakaslea da.[3]
Bere ikerketa ildoak honakoetan oinarritzen dira; Gasteizko eta Arabako ondare historiko artistikoan, emakumeen Historian, bai alderdi historikoan bai artistikoan, XVIII, XIX. eta XX.mendearen lehen erdira arte.
Gasteizko Santa Cruz komentuko ondarearen arduraduna da 2014tik. Bere ikerketa lanari Gasteizko historiaren zabalkundea gehitu dio, prentsa idatzian, irratian eta telebistan egindako lankidetzaren bidez.
Liburuak argitaratu ditu, baita artikuluak aldizkari zientifikoetan eta kolaborazioak lan kolektiboetan, aipagarriak:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.