François Michel Le Tellier de Louvois

From Wikipedia, the free encyclopedia

François Michel Le Tellier de Louvois

François Michel Le Tellier (Paris, 1641eko urtarrilaren 18a - Versailles, 1691ko uztailaren 16a), Louvoisko markesa, frantziar politikari eta estatugizona izan zen. Ministerio ezberdinetan aritu zen Luis XIV.a Frantziakoaren erregealdian. Gerrako estatu idazkaria izan zen 1662-1691 bitartean.

Datu azkarrak Frantziako ministro nagusia, Errege Etxearen ministroa ...
François Michel Le Tellier de Louvois

Frantziako ministro nagusia

1683ko irailaren 7a - 1691ko uztailaren 16a
Errege Etxearen ministroa

1683 - 1691
Jean-Baptiste Colbert - Louis II Phélypeaux de Pontchartrain (en)
Surintendant des Bâtiments (en)

1683 - 1691
Secretary of State for War (en)

1677ko urriaren 27a - 1691ko uztailaren 15a
Michel Le Tellier - Louis François Marie Le Tellier (en)
Kanpo Arazoetako Estatu idazkaria

1671ko iraila - 1672ko urtarrila
Hugues de Lionne - Simon Arnauld de Pomponne
Bizitza
JaiotzaParis, 1641eko urtarrilaren 18a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaVersailles, 1691ko uztailaren 16a (50 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaMichel Le Tellier
AmaElisabeth Turpin de Vauvredin
Ezkontidea(k)Anne de Souvré (en)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Versailles
Jasotako sariak
Itxi

Bizitza

Michel Le Tellierren semea zen, eta harekin ibili zen gaztetan. 15 urte baino ez zituelarik, Gerrako estatu idazkari izendatu zuten, kargua 1677 arte bete ez bazuen ere. 1672an, Estatu ministro kargua hartu zuen, eta Errege Kontseiluan sartu zen. Gerrako estatu idazkari bilakaturik, erreforma handiak egin zituen, herrialdeetako milizia berezien antolamendua besteren artean. Jean-Baptiste Colberten aurkaria izan zen, eta haren kontrako azpijokoetan parte hartu zuen. Garrantzi handiko kanpaina militarrak gidatu zituen: Alemaniako Palatinatuaren suntsipena (1679), Genovako bonbardaketa (1684) eta dragonnades edo protestanteen aurkako sarraskiak (1685). 1683an, Eraikuntza, Arte eta Eskulangintza superintendente postua lortu zuen, eta Versaillesko jauregiaren eraikuntza lanak zuzendu zituen. 1691n hil zen, erregeren uste ona galtzekotan zegoela, etsai asko baitzituen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François Michel Le Tellier de Louvois Aldatu lotura Wikidatan

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.