From Wikipedia, the free encyclopedia
Filipo II.a (latinez: Marcus Julius Severus Philippus; 237 – Erroma, 249) Erromatar Inperioko enperadorea izan zen.
Filipo II.a | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | 237 | ||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||
Heriotza | Erroma, 249ko iraila (11/12 urte) | ||||
Heriotza modua | giza hilketa | ||||
Familia | |||||
Aita | Filipo Arabiarra | ||||
Ama | Marzia Otazilia Severa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria |
Filipo Arabiarraren eta Marzia Otazilia Severaren semea izan zen. 244an zesar izendatu zuten bere aita enperadore bihurtu zenean. 247an kontsul izendatu zuten eta, ondoren, augusto eta koenperadore mailara igo zuten. Bi Filipoen gobernuan, Erromaren sorreraren milagarren urteurrena ospatu zen, eta jokoak eta ikuskizunak egin ziren.
Historialari batzuen arabera, Filipo eta bere aita 249an hil ziren guduan Dezioren eskuetan. Historialari modernoen arabera, Pretoriar Guardiak Filipo II.a hil zuen Erroman, Filipo Arabiarraren heriotzaren berri jasotzean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.