From Wikipedia, the free encyclopedia
Fidel Valdez Ramos (Lingayen, 1928ko martxoaren 18a - Makati, 2022ko uztailaren 31) filipinar militar eta politikaria izan zen. Filipinetako Errepublikaren lehendakaria izan zen 1992-1998 bitartean.
Fidel V. Ramos | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1992ko ekainaren 30a - 1998ko ekainaren 30a ← Corazón Aquino - Joseph Estrada →
1988ko urtarrilaren 22a - 1991ko uztailaren 18a ← Rafael Ileto (en) - Renato de Villa (en) →
1986ko otsailaren 25a - 1988ko urtarrilaren 21a ← Fabian Ver (en) - Renato de Villa (en) →
1984ko urriaren 24a - 1985eko abenduaren 2a ← Fabian Ver (en) - Fabian Ver (en) → | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Lingayen, 1928ko martxoaren 18a | ||||||||
Herrialdea | Filipinak | ||||||||
Heriotza | Makati Medical Center (en) , 2022ko uztailaren 31 (94 urte) | ||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: COVID-19a | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Narciso Ramos | ||||||||
Ezkontidea(k) | Amelita Ramos | ||||||||
Seme-alabak | |||||||||
Haurrideak | |||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Estatu Batuetako Akademia Militarra Filipinetako Unibertsitatea Centro Escolar University (en) Ateneo de Manila University (en) Illinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen National Defense College of the Philippines (en) | ||||||||
Hizkuntzak | tagaloa ingelesa pagasinanera filipinera | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||
Adar militarra | Philippine Army (en) | ||||||||
Gradua | jeneral | ||||||||
Parte hartutako gatazkak | Koreako Gerra Vietnamgo Gerra | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Metodismoa | ||||||||
Alderdi politikoa | Lakas–CMD (en) | ||||||||
rpdev.org | |||||||||
Kanpo Arazoetako ministro izandako diplomatiko eta legebiltzarkide baten semea da. Estatu Batuetan, West Pointeko Akademia Militarrean, eta Illinoisko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Koreako Gerran parte hartu zuen, eta Filipinetako Ekintza Zibileko Taldeko Estatu Nagusiko buruzagia izan zen (1996-1968), Vietnamgo Gerran.
Ferdinand Marcos lehendakariaren gobernuan (Marcosek hauteskundeen bidez lortu zuen lehendakaritza 1965ean eta 1969an, baina hiru urte geroago konstituzioa deuseztatu zuen, eta diktadura ezarri zuen Filipinetan), Filipinetako Poliziaren buru izan zen, eta Gudarostearen Estatu Nagusiaren buruordea, 1981etik 1986ra bitartean. Marcos lehendakariaren laguntzaile estuenetako bat izan zen. Aitzitik, 1986an, boterea hartzeko piztu zen borrokan, Corazón Aquinoren alde egin zuen, Marcosen diktaduraren aurkako herri-mugimenduaren alde, hain zuzen.
Demokrazia nagusitu zenean, Aquinoren lehendakaritzapean, Estatu Nagusiaren buruzagi eta Defentsa Nazionalaren arduradun izendatu zuten. Hurrengo urteetan, Corazón Aquinoren aurkako estatu-kolpe saio batzuk zapuztu zituen, eta horrek eman zion ospeari esker, Aquinoren ondorengo gisa aurkeztu zen 1992ko lehendakaritzarako hauteskundeetan. Urtebete lehenago, ministro-kargua utzi zuen, eta bere alderdia sortu zuen. Alde txikiz irabazi zuen, eta Filipinetako Errepublikaren hamabigarren lehendakari bihurtu zen, katolikoa ez zen aurrenekoa.
Bere aurreneko zereginak energia- eta ekonomia-krisiari aurre egitea, eta komunisten eta musulmanen gerrilla-ekintzak desagertzeko neurriak hartzea izan ziren. 1997ko irailean, manifestazio jendetsu baten ondoren, atzera egin behar izan zuen bigarren agintaldia lortzeko konstituzioa berritzeko bere ahaleginean. 1998an, Joseph Estradak, ordu arte lehendakariorde izandakoak, hartu zuen lehendakari-kargua, maiatzeko hauteskundeetan hautagai ofizialista José de Venecia, Ramosen babesa zuena, garaitu ondoren.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.