From Wikipedia, the free encyclopedia
Feromonak espezie bereko beste izaki batean erakarpen sexualarekin zerikusia duen portaera bat sorrarazten duten jariatutako substantzia kimikoak dira. Hortaz, seinaleak bidaltzeko modu bat da. Bere abantaila nagusiak, bere irismen luzea eta oztopoak eragotzi ahal izatea da, aireak garraiatzen baititu.
Grezieratik dator eta "kitzikapena daramat" esan nahi du. Saturnia spyri espeziekoa bezalako tximeleta batzuk, emearen feromonaren usaina 20 kilometroko distantziara nabaritzeko gai dira.
Landare eta animalia espezie askok erabili dituzte usaiak edo mezu kimikoak, komunikabide bezala, eta, ia guztiek erabiltzen dituzte kode bat edo gehiago modu honen bitartez, erakarpen sexualerako zein beste xede batzuetarako. Substantzia hauek, gainera, eurekin kontaktua duten izakien portaera alda dezakete.
Gaur egun, bi usaimen bide banandu ezagutzen dira: ohiko usainak eta feromonak. Ohiko usainen bidea nerbio sisteman, sistema linbikoan eta amigdalan proiektatzen da. Feromonena, berriz, Jacobsonen organoan, amigdalan, hipotalamoan eta bigarren mailako usaimen erraboilean.
Aztertuenetako eta azalduenetako kasu bat, giro berberean bizi diren emakumeen hilekoaren sinkronizazioa da.
Antzinako Egipton, feromonak lurrinak egiteko erabiltzen zirela aurkitu dute. Hau, hortarakotxe bakarrik aukeratutako gizonen izerdiarekin egiten zen eta tinatan uzten zen, ondoren, beste usain batzuekin nahasteko. Itxuraz, egiptoarrek, izerdiak, gizakiarentzako afrodisiakoak ziren substantziak zituela aurkitu zuten, batik bat, fisikoki osasuntsu eta indartsu zeuden pertsonenak.
Feromonak, erleetan, guruin berezi batzuetan eratzen dira eta, orohar, usaimenaren bidez nabaritzen dituzte. Erle langileek ere badituzte. Bereziki ezagunak dira Nasanoven guruinak, abdomenaren azpian aurkitzen direnak. Hauek, alarmako feromonak jariatzen dituzte. Abdomena igo eta hegoak astinduz airean bidaltzen dituzte.
Feromona batzuk, ahozko truke bidez funtziona dezakete. Erreginak, erle langileak ondo kontrolatuta izateko erabiltzen ditu, eta, "eztei hegaldia"n, arrak. Erle taldeetan agregazioa sustatzen du, erregina gelaxken eraikuntza eragozten du, bere presentzia igortzen du, erlauntzaren lasaitasuna mantenduz, nektar bilketa sustatzen du.
Barailetan kokatuta dauden guruinek ekoiztutako feromonak ere badaude, gorputz osoa bustitzen dutenak eta erle langileek mihiarekin hartzen dituztenak, eta honela, igorri egiten dituzte, guztiek, erregina gertu dagoela jakin dezaten.
Erregina gelaxka gehiago eraikitzea eragozten duten feromonak, tarsoetako guruinetan ekoizten dira, hanketan.
Inurriek, euren gizarte antolaketa konplexua, igortzen dituzten feromona ezberdinetan oinarritzen dute. Feromona hauek mota ezberdinetan sailka daitezke:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.