politikari nafarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Fernando Maria Puras Gil (Tutera, 1954ko irailaren 25a) PSNko politikaria da.
Fernando Puras | |||||
---|---|---|---|---|---|
2007ko ekainaren 13a - 2011ko maiatzaren 14a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VII. legealdia
2003ko ekainaren 18a - 2007ko ekainaren 13a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VI. legealdia | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Tutera, 1954ko irailaren 25a (70 urte) | ||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Nafarroako Alderdi Sozialista Espainiako Langile Alderdi Sozialista |
Bartzelonako Unibertsitate Zentralean zuzenbidean lizentziaturik, Nafarroako Gobernuko funtzinoarioa da, Udal administraziorako teknikaria baita.
1983 eta 1991 bitartean, Lurraldeetako Ikasketetako Instutuko zuzendaria izan zen, Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolakuntza, Etxebizitza eta Ingurumenako sailaren menpean. Sail horretako Lurralde Antolakuntza eta Etxebizitzako zerbitzuko burua ere izan zen, baita Nafarroako Etxebizitza institutukoa ere. Azkenean, Tokian Tokiko Administrazioko Zuzendari Orokorra izan zen. UPNk 1991n Nafarroako presidentetza lehen aldiz lortu zuenean, postua galdu zuen Purasek.
Javier Otanoren gobernuan (1995-1996) Osasun eta Giza Ongizatearen sailburua izan zen. UPNk agintea berriro hartzerakoan, politika utzi zuen. Alabaina, Juan Jose Lizarbek, garaiko PSNko buruak, eskatuta, 2000n itzuli zen politikara. Orduan PSNko batzarrean aritu zen, baita Iruñekoan ere. 2003ko hauteskundetan parlamentari hautaturik, 2004ko uztailean Instituzio Politikaren Idazkaria da PSNn, baita, Nafarroako Parlamentuan, alderdiko bozeramailea.
Nahiz eta PSNko burua ez izan, 2006ko irailaren 30ean, PSNko Batzarrak 2007ko hauteskundeetan presidentegaia izateko izendatu zuen Fernando Puras. Ezohikoa izan zen horrelako erabakia PSNn baitan, are gehiago Carlos Chivite PSNko presidenteak zerrendaburua izateko prest zegoela adierazita.
Berak buru izan duen zerrendan 12 eserleku lortu zituen hauteskundeetan, aurrekoetan baino bat gehiago. Nolanahi ere, lehen aldiz alderdi abertzaleak batera joanda, probintziako hirugarren indar politiko bihurtu zen PSN. Alabaina, UPNri gobernu alternatiboa antolatzeko gehiengoa atera zen. PSN, Na-Bai eta IUN-NEBen arteko negoziazioak hasi ziren. Nafarroa Baik presidentetzari uko eginda, Nafarroako hurrengo lehendakari bihur zitekeen Puras, negoziazioa ongi ateraz gero.
Lehendabiziz, posible zen udaletan, haietako boto gehien lortu zuenak alkatetza eskuratu zuen. Honela, PSNko hautagaiak Erriberrin edo Burlatan alkate bihurtu ziren, eta Na-Baikoak Zizur Nagusian, Barañainen edo Atarrabian besteak beste. Nolanahi ere, Nafarroako udal garrantzitsuenean, Iruñean hain zuzen ere, akordioa ez zen hitzartu, PSNk EAE-ANVrekin bat egitea nahi ez zuelako, eta Uxue Barkosek ezin zion Yolanda Barcinari alkatetza kendu.
Nafarroako Gobernua osatzerakoan traba gehiago topatu zituzten bidean. Lehendabiziko oztopoa Nafarroako Parlamentuko presidentearen izendatzea izan zen. Na-Baik, bigarren indar politikoa izanda eta presidentetzari uko eginda, Parlamentuko burua nahi zuen Koldo Amezketarentzat. Bozkatze egunean, aldiz, PSNko Elena Torresek erdietsi zuen postua, UPNk bere alderdiarekin bat egin ondoren. Trukean, PSNk UPNko Javier Markotegiri eman zion botoa Parlamentuko mahiako bigarrena izan zedin.
Horrek guztiak negoziazioaren lehendabiziko krisialdia eragin zuen. Edonola ere, gobernua osatzeko elkarrizketek aurrera segi zuten. Hasiera batean programa zuten eztabaidagai hiru alderdiek. Hori adostutakoan, eta gobernua eratzear zegoela zirudienean, sailburuen banaketan porrot egin zuen negoziazioak. Na-Baik gobernuko 6 eserleku betetzea espero zuen, baina Fernando Purasen proposamenean, 2 besterik ez zitzaizkion egokitu. Beste bi PSNrentzat izango lirateke (horien artean presidenteordetza), beste bat IUN-NEBarentzat, eta gainerako 6ak independienteak izango lirateke. Onartezina zelakoan, Na-Baik muzin egin zion proposamen horri.
Sanferminak igarotakoan, berriro bildu ziren alderdiak. Baina horko horretan, PSNk luzatutako eskaintza guztiz irauli zen: Na-Bai eta IUN-NEBarekin gobernua antolatzeari uko egin zion, eta alderdi guztien arteko larrialdizko gobernua eratzea proposatu zuen. Gainerako alderdi guztiek, UPNk eta CDNk ere, errefuxatu zuten. UPNk, bere aldetik, Na-Bai izan ezik besteek osatutako gobernuaren alde egin zuen.
Funts handirik gabeko proposamen horiek alboratuta eta hirukotearen negoziazioak apurtuta, PSN eta UPNren egoera politikoak gero eta hurbilago zirudien. Baina PSNko hainbat kidek, Ainhoa Aznarezek edo Jose Luis Urizek besteak beste, zuzendaritzaren jokabidea gogor kritikatu zuten, eta Na-Bai eta IUN-NEBrekin elkarrizketei berriro ekitea aldarrikatu zuten. Gainera, UPNk 10 baldintza bidali zizkion PSNri bere babesa onartzeko, sozialistek onartezinatzat jo zituztenak. Hori guztia zela eta, abuztuaren 1ean, PSNko zuzendaritzak eta parlamentuko kideek batera eta ustekabean Na-Bai eta IUN-NEBarekin berriro ituna hitzartzeko prest zeudela jakinarazi zuten. PSOEko zuzendaritzak, ordea, ez zuen erabaki hori onartu, Espainian 2008ko martxoan egitekoak ziren hauteskunde orokorretan eragin txarra izango zutelakoan. Abuztuaren 3an, PSOEko zuzendaritzak ebatzi zuen PSN abstenituko zela UPNko hautagaiaren bozketan, eta, ondorioz, Miguel Sanzek Nafarroako presidentea izaten jarraituko zuela.
Nahiz eta Jose Blanco PSOEko bigarrenak adierazi bai Puras bai Chivite euren postuetan jarraitzekoak zirela, abuztuaren 6an, Fernando Purasek dimisioa aurkeztu zuen, alderdiko kritikoek eskatzen zuten bezala.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.