Fernand Seguin
From Wikipedia, the free encyclopedia
Fernand Seguin (Montreal, Quebec, 1922ko ekainaren 9a - ibidem, 1988ko ekainaren 19a) kanadar biokimikaria izan zen. Montrealgo Unibertsitateko irakasle izan zen 1945etik 1950era bitartean, eta ikerketa biokimikoen zuzendari gisa jardun zuen Chicago, Paris eta Montrealen. 1950ean ikerketa biokimikoen saila sortu zuen Saint-Jean-de-Dieu erietxean, eta eskizofreniaren inguruko ikerketan espezializatu zen. 1954an ikerketak alde batera utzi eta irrati eta telebistan hasi zen lanean; garrantzi handiko lana egin du zientzien zabalkundean.
Fernand Seguin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Montreal, 1922ko ekainaren 9a |
Herrialdea | Kanada |
Heriotza | Montérégie, 1988ko ekainaren 19a (66 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | biologoa, telebista aurkezlea, biokimikaria eta kimikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.