Felisa Martín Bravo (Donostia, 1898ko ekainaren 11 - Madril, 1979ko urriaren 29a) gipuzkoar fisikari eta meteorologoa izan zen. Estatu mailan, Fisikako doktoregoa lortu zuen lehen emakumea izan zen.[1][2]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Felisa Martín
Thumb
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFelisa Martín Bravo
JaiotzaDonostia, 1898ko ekainaren 11
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 1979ko urriaren 29a (81 urte)
Familia
Ezkontidea(k)José Vallejo Sánchez
Hezkuntza
HeziketaUnibertsitate Zentrala
Madril
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Charles Thomson Rees Wilson
Ernest Rutherford
Julio Palacios Martínez (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfisikaria eta meteorologoa
Enplegatzailea(k)Meteorologiako Estatu Agentzia
KidetzaEspainiako Errege Elkarte Matematikoa
Real Sociedad Española de Física y Química (en) Itzuli
Itxi

Biografia

Donostian batxilergoa egin zuen, eta Madrilgo Unibertsitate Zentralean goi mailako ikasketak egin zituen, non zientzia fisikoetan lizentziatu zen, 1922an. Saileko emakume bakar gisa, Julio Palacios fisikari aragoiarraren ikerketa-taldearekin bat egin zuen, zeinaren JAEko Ikerketa Fisikoen Laborategian nikel eta kobalto oxidoen eta berun sulfuroaren egitura kristalinoa ezarri baitzuen, Bragg eta Debye-Scherrer metodoak aplikatuz, X izpien bidez. 1932an, beka bati esker, Cambridgera joan eta Ernest Rutherforden klaseetara joan zen eta zientzia atmosferikoetan zituen ezagutzak zabaldu zituen C. T. R. Wilson irakaslearekin. 1933tik aurrera Felisa Martín Bravoren etorkizun zientifiko bikaina poliki-poliki eta pixkanaka gainbeheran hasi zen. [3]Cambridgetik itzuli zenean, 1933an, Madrilgo Meteorologia Zerbitzu Nazionalaren koadroan integratuta geratu zen, bertan onartu zuten lehen emakumea izanik. Espainiako Gerra Zibila piztu ondoren, Madrildik alde egiteari uko egin izanak bere postua uztea ekarri zion. Zirkunstantzia hori erabakigarria izan zitekeen 1939an, gatazka amaitu zenean, matxinatuen koadro zientifikoen beharrak, 'erantzukizunen espedientea' jasan arren, Felisa Martín meteorologoen gorputzean sartzea eragin zuen.[4]

Aitorpenak

  • 2017an Donostiako kale bati Felisa Martin izena jarri zioten. [5][3]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.