From Wikipedia, the free encyclopedia
Fahrenheit 9/11 2004ko ekainaren 23an plazaratutako dokumentala da, Michael Moorek zuzendua. Izena Ray Bradburyren Fahrenheit 451 eleberri anti-utopikotik datorkio. Historiako dokumentalik ikusiena izan da. 2005eko urtarrilerako, 220 miloi dolar jasota zeuzkan mundu osoan, aurrekaririk gabeko dirutza dokumental politiko batengatik. Gainera, 2004ko Canneseko Zinemaldian, Urrezko Palma jaso zuen, jaialdiko sari nagusia.
Fahrenheit 9/11 | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2004 |
Izenburua | Fahrenheit 9/11 |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo eta theatrical release (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala eta Panfletoa |
Iraupena | 122 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Michael Moore |
Gidoigilea(k) | Michael Moore |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Michael Moore Monica Hampton Harvey Weinstein Bob Weinstein |
Konpainia ekoizlea | Dog Eat Dog Films Lions Gate Entertainment Sony Pictures Home Entertainment (en) |
Ekoizle eragilea | Harvey Weinstein |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jeff Gibbs |
Argumentu nagusia | 2001eko irailaren 11ko atentatuak |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | Europako Zinemaren Saria, Europaz kanpoko Film Onenarentzakoa 17th European Film Awards (en) Michael Moore |
fahrenheit911.com | |
Filma George W. Bushen politikaren kritika latza da, batik bat deritzon Terrorismoaren kontrako gerrarengatik. Halaber, AEBetako komunikabide enpresa handiek ere kritika gogorrak jasotzen dituzte, Iraken aurkako gerra txalotzeagatik (gerra horretara zerk eraman zuen analizatu gabe) eta horkoen hildakoei buruz zehaztasunez ez informatzeagatik. Hori dela eta, filma polemikoa izan da oso. Izan ere, Michael Moore AEBen zehar bidaia luze bat egin zuen filma erakusten 2004ko hauteskunde presidentzialetan George W. Bush berriz aukeratuta atera ez zedin.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.