From Wikipedia, the free encyclopedia
Fabrizio drl Carretto (Finale Ligure, 1455 – Rodas, 1521eko urtarrilaren 10a) Jerusalemgo San Joan Ordenaren 43. Maisu Handia izan zen 1513tik hil zen arte.
Fabrizio del Carretto | |||
---|---|---|---|
1513ko abenduaren 15a - 1521eko urtarrilaren 10a ← Guy de Blanchefort - Philippe Villiers de L'Isle-Adam → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Finale Ligure, 1455 | ||
Heriotza | Rodas, 1521eko urtarrilaren 10a (egutegi gregorianoa) (65/66 urte) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | warrior monk (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Erlijio-ordena | Ospitaleko Zaldunak |
Finaleko markesaren laugarren semea eta Barnaba Adorno Genoako duxaren biloba izan zen. Bere anaia zaharrena Carlo Domenico del Carretto kardinala izan zen.
Gazte sartu zen Jerusalemgo San Joan Ordenan eta urte batzuk eman zituen Rodasen, 1491n Italiara itzuli eta Inozentzio VIII.a aita santuak Milango Gurutze Santuaren Tenpluko Santa Mariaren komandante izendatu zuen arte.
Antolatzaile trebea izan zen eta Genoan Ordenarako galerak erosteaz arduratu zen. 1500. urtean galeretako kapitain izendatu zuten. 1505ean Ordenako almirante eta Italiako hizkuntzako buruzagi bihurtu zen. 1512an Julio II.a Laterango V. Kontzilioan lagundu zuen.
513ko abenduan Maisu Handi izendatu zuten. Zazpi urteko agintaldian, Rodas eta Dodekanesoko beste uharte batzuk indartu zituen. Otomandar konkistaren aurretik Rodasen hil zen azken maisu handia izan zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.