From Wikipedia, the free encyclopedia
Saskibaloi Nazioarteko Federazioa, FIBA (frantsesez: Fédération Internationale de Basket-ball) akronimoaz ezagunagoa, 'FIBA World' edo 'FIBA International', saskibaloi nazio erakundeak koordinatzen ditu mundu mailan, arauak, epaileak, ekipamenduak eta azpiegiturak zehazten ditu eta jokalarien leku aldaketak kontrolatzen ditu herrialdeen artean. Gaur egun 213 federazio nazionalak barne hartzen ditu, 1989tik aurrera antolatuta bost zonalde handi edo "batzorde": Afrika, Amerikak, Asia, Europa eta Ozeania. Izan ere, urte hartan NBAko jokalariek Estatu Batuetako selekzioarekin jardutea ahalbidetu zuten.
FIBA | |
---|---|
![]() | |
We Are Basketball | |
Datuak | |
Mota | basketball association (en) eta nazioarteko kirol-federazioa |
Herrialdea | Suitza |
Jarduera | |
Kidetza | Association of Summer Olympic International Federations (en) |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
Historia | |
Sorrera | 1932ko ekainaren 18a |
Sortzailea | |
Aurrekoak | International Amateur Handball Federation (en) |
webgune ofiziala![]() ![]() |
1932an sortu zuten Genevan (Suitza), Nazioarteko Olinpiar Batzordeak saskibaloia onartu eta 2 urtetara. Zortzi herrialde izan ziren sortzaileak: Argentina, Txekoslovakia, Grezia, Italia, Letonia, Portugal, Erromania eta Suitza bera.
Munduko Saskibaloi Txapelketa antolatzen dute 1950etik gizonezkoentzat eta 1953tik emakumezkoentzat. 1986tik 2014ra lau urtero jokatzen dute kasu bietann, Olinpiar Jokoekin tartekatuz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.