Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Europako Ekonomia Erkidegoa sortu zenetik erakunde sistema etengabe ari da aldatzen, integrazioaren etapek ezartzen duten erritmoan. Itun eratzaileetan xedatutako esparrua abiapuntu hartuta, aurrerapausoak eman dira batasuna lortzeko, erakunde eta organo berriak sortzeko eta haien eskumenak zabaltzeko. Estatu kide berriak sartu zianak ere eragina izan du erakundeen osaeran eta aldi berean sistemak eraginkortasun eta legitimotasun handiagoz funtzionatzeko aldaketak ekarri ditu.
Atal honetan, Europar Batasuneko erakunde sistemaren alderdi nagusiak jorratuko ditugu.
Erakundeak bateratzeko joera 1957an hasi zen, Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE) eta Atomo Energiaren Europako Erkidegoa (AEEE) sortzearekin batera. Europar Batasuneko Itunak, Maastrichten egindakoak, sendotu egin zuen erakundeak batzeko joera hori. EB Ituneko 3.artikuluak dionez, “Batasunak erakunde esparru bakarra izanen du, bere helburuak lortzeko egindako jardueren koherentzia eta jarraitasuna bermatuko dituena, betiere Erkidegoko ondarea garatuz eta errespetatuz”. Erakunde esparru hori ituneko 5.artikuluan ageri da zehaztuta: “Europako Parlamentua, Kontseilua, Batzordea, Justizia Auzitegia eta Kontuen Auzitegia”.
Aipatutako bost erakundeek osatzen dute Europar Batasuna. Erakunde esparrua bakarra den arren, erakunde bakoitzak bere botereak egikaritzen ditu helburuak betetzeko, betiere itun bakoitzak ezarritako harreman esparruan. Erakunde eremu bakarra funtzionamendu arau ezberdinak ditu Erkidegoan eta Gobernuarteko lankidetzan. Erakundeekin batera EB Ituneko 4.artikuluak Europar Kontseilua ere aurreikusi du; dena den, ez da erakunde bat, Europar Batasuneko organo politiko bat baizik.
Europar Kontseilua eta Europar Batasuneko Kontseilua Batasuneko erakundeak dira, Europako Kontseilua berriz, ez. Azken hau nazioarteko beste erakunde bat da. Hemen 47 estatu daude, beraz, argi dago ez dela EBko erakundea, EBn 28 estatukide baitaude. Lisboako Itunaren aurretik Kontseiluak bi bilera-maila zituen: Europar Kontseilua, maila gorena zuena (estatuburuena edota estatu kideetako gobernuburuena); EBko Kontseilua (ministroei zegokien maila). Gaur egun bi erakunde desberdin dira, Lisboako Itunak ekarritako aldaketen artean Europar Kontseilua eta EBko kontseilua banatu zituen, honen bitartez, Europar kontseilua EBko erakundezko sistemaren parte bihurtuz.
Europar Kontseilua Europar batasuneko zazpi erakunde gorenetako bat da, Europar Batasuneko Estatu kideetako 28 estatuburu edo gobernuburuek osatua.
Osaera eta eskumenen aldetik oso berezia da. Osaera aldetik, estatuburu edo gobernuburuek, “ad hoc” presidenteak eta Batzordeko presidenteak osatzen dute. Europar kontseiluko Presidenteari dagokionez, esan beharra dago, Lisboako Itunak presidentetza iraunkorra ematen diola Europar Kontseiluari, lehen aldakorra baitzen (6 hilabetero aldatuz). Izendapena gehiengo kualifikatuz izango da eta bi urte eta erdiko agintaldia izango du, behin berritu daitekeena. Presidenteak, bere mandatuan ezingo du Estatu Kideetan inolako aginterik izan.
Europar Kontseiluak informaltasun eta malgutasun handiz funtzionatzen du. Bilera arruntak bi aldiz egiten dira 6 hilabetero, honez gain bilera bereziak egon daitezke. Bilera hauek EBko Gai Orokorren Kontseiluak presatuko ditu. Hauetan erabakiak hartzeko arau orokorra adostasuna izango da, nahiz eta batzuetan gehiengo kualifikatuz ezan beharko den.
Ahalmen eta funtzioei dagokienez, aipatzekoa da Europar Kontseiluaren boterea etengabe hazten doala. Hauek dira bere funtzioak:
Europar Batasuneko Kontseilua (lehen Ministroen Kontseilua) Europar Batasuneko organo legegile garrantzitsuena da.
Kontseiluak, EBko estatu-partaideen gobernuak ordezkatzen ditu Batasunean. Edonola ere, argi utzi behar da ez dela nazioarteko erakunde bat:
Honez gain, ez da Estatukideekiko independientea, baina bere borondate propioa dauka.
Osaerari dagokionez, estatukide bakoitzak ordezkari bat izango du ministro mailakoa. “Formazioak” aldatu egiten dira gai orokor edo kanpo gaiei dagokienean:
EBko Kontseiluak organu laguntzaileak ere baditu. Kontseiluaren osaera aldakorrak homogeneizazio eta jarraikortasun faltaren aurrean irteten dira.
Kontseiluaren Idazkaritza Orokorra.
Presidentetza kargua 18 hilabeterako izaten da, aurrez ezarritako 3 Estatu ostaturiko talde batek beteko du kargua. 3 estatu hauek 6 hilabetez txandatuko dute presidentzia. Hirukote hauek irizpide batzuen arabera izendatuko dira: oreka geografikoa eta esatuen arteko ezberdintasuna. Behin hirukoteak osatuta, 18 hilabetero txandatuko dira hirukoteak eta 18 hilabete hauen barruan estatu bakoitza 6 hilabete egongo da presidentetza buruan. Txandakatze sistema hau organo laguntzaileari (COREPER) eta lan-talde ezberdinei ere aplikatzen zaie.
Kontseiluko presidentziak funtzio politikoa suposatzen du. Presidentzian dagoen estatuari lanen koordinazio eta zuzendaritza aurrera eramateko boterea, interes nazionalen biltzada eta adostasunerako boterea emango zaio. Honez gain, kontseiluaren lanen antolaketa, koordinazioa eta zuzendaritza egiten du. Beraz, funtzio betearazlea baino gehiago funtzio politikoa dagokiola baiezta daiteke.
Modu argian azaltzeko, hauek dira Europar Batasuneko Kontseiluaren eskumenak:
Kontseiluaren legegintza-funtzioa:
Kontseiluaren botere exekutiboa:
Koordinazio eta ikuskapen Boterea:
Kanpo harremanen materian dituen botereak:
Europako Kontseilua Europako integrazioaren alde lan egiten duen erakunderik zaharrena da. 1949an sortu zen. Frantzia eta Alemaniaren mugan. Estrasburgon du egoitza, Europa Jauregian.
Aurrez aipatu bezala ondo bereizi behar dira Europako Kontseilua, Europar Kontseilua eta EBko Kontseilua. Azken erakunde hauek Europar Batasun barnekoak dira. Europako Kontseilua aldiz, Europar Batasunetik Kanpoko erakundea da, nahiz eta batasunaren sinboloak bere gain dituen, bandera eta ereserkia besteak beste.
Bigarren Mundu Gerra aimaitu zenean, 1945 urtean, Europa lur jota zegoen. Hondamendi handiak ekarri zituen gerrak eta hau ikusirik, Europako herrien arteko integrazioa bultzatzeko joera indartzen hasi zen, berriro ere gerrateak hasi ez zitezen. Wiston Churchillek, adibidez, Europako Estatu Batuak sortzeko proposamena bultzatu zuen Zurichen egindako hitzaldi batean.
Proposamen hau aurrera eramateko ezinbestekoa zen Erakunde bat sortzea. Horretarako zenbait politikari, estatuburu eta gizarte zibileko ordezkari Hagan, Herberehetan, elkartu ziren 1948an Europako Kontseiluaren nondik norakoak zehazteko. Eztabaida honetan bi erakunde eredu desberdin proposatu ziren:
Londreseko itunaren bitartez, 1949an, bi eredu hauek uztartu zituen Europako kontseilua sortu zen. Erakunde berri honek bi atal nagusi izango zituen: Ministroen Batzoerdea eta Parlamentuetako Asanblada. Eredu honi Europako Erkidegoek jarraipena eman zioten aurrerantzean.
Erakunde honek izan zuen lorpen garrantzitsuena Giza Eskubideen Europako Hitzarmena izan zen.
Europako Kontseiluko estatutuan agertzen denez, erakundearen helburua honakoa da:
Erakunde honek izan zuen lorpen garrantzitsuena Giza Eskubideen Europako Hitzarmena izan zen. Hau 1950 urtean izan zen eta honetarako Giza Eskubideen Europako Auzitegia sortu zen, batasunean giza eskubideen eta askatasunaren erakunde babesle gorena. Bide honetan, Europako Kontseiluak bere osotasunean babesten ditu giza eskubideak, honetarako bere jarduera hildo garrantzitsuenak ondorengo hauek direlarik: Tortura Saihesteko Batzordea, Europako Karta Soziala, Hizkuntza Gutxituen Europako Gutuna eta Gutxiengo Etnikoen Babeserako konbentzioa.
Europako Parlamentua Europar Batasuneko parlamentua da. Bozketa unibertsalez hautatzen den legebiltzarra da. 1979 urtean sortu zen eta 5 urtetik behin bozketak egiten dira. Bertan 9 talde politikoetan banatzen dira, beti ere botoen arabera.
Lisboako Ituna eta gero, europarlamentari gehiago edukiko ditu biztanle gehiago dituen estatuek, non gutxienez estatu bakoitzak 6 eurodiputatu edukiko dituen eta adibidez eurodiputatu gehien dituen estatua Alemania da 96 diputatuekin. Europako Parlamentua lehendakari bat eta 750 eurodiputatuz osatuta dago, baina lehendakari honek ez dauka bozkatzeko ahalmenik.
Europar Batasuneko botere legegilea, Europako Parlamentuak eta Europar Kontseiluak partekatzen dute. Baina Europako kontseiluak botere handiagoa dauka legeak onartzerakoan, hainbat arlo bere eskumenekoak dira eta. Europar Legebiltzarrak ez dauka lege ekimenik nahiz eta lehenengo instituzioa izan.
Batasuneko hiritarren biltzarra, zuzeneko sufragio unibertsal bidez hautatzen da. Azkenean, hiritarren biltzarra da, ordezkaritza sistema horretan oinarritzen den erakundea den heinean. Europar Batasuneko printzipio demokratikoa ordezkatzen du, biztanleria Batasunean zuzenki ordezkaturik.
1976 urte aurretik euro diputatuen hautaketa beste modu batera egiten zen. 1976tik aurrera, kontseiluak hartutako erabakiaren ondorioz, biltzarreko kideak sufragio unibertsalez hautatzea erabaki zen. 2002an berritu egin zen, erabaki hori aldatu zuena nazioarteko akordio bat izan zelarik nahiz eta ekintza izena hartu.
Hauteskunde barrutiak: Bakarrak (gehienak: Espainia, Frantzia, Portugal, Danimarka …) edo zatituak (Alemania, Belgika eta Italia). Hau da, azken hauetan zonalde batzuek eurodiputatu batzuk aukeratuko dituzte eta beste batzuek beste eurodiputatu batzuk, horretarako ezaugarri nazionaletan oinarritzen direlarik.
Estatuko karguekin edo erantzukizunekin egon daitezkeen bateraezintasunak. Espainian badaude kargu politikoen bateraezintasun batzuk, Europar Batasunak estatu kideen esku uzten baitu euro diputatu izateko herrialdeko bakoitzean dauden bateraezintasunak finkatzea. Hala ere, Europar Batasuneko bateraezintasun orokor batzuk ere ezartzen ditu herrialde guztientzat. Beraz, Europar Batasunaren bateraezintasunei estatuko bateraezintasunak gehitzen zaizkie.
Sufragio aktibo edo pasiborako eskubidearen gutxieneko adina estatu gehienek 18 urtetan jarri dituzte, bai batentzat eta bai bestarentzat.
Mandatuak ordezkaritzazko izaera dauka, diputatuek indibidualki eta pertsonalki botatzen dute; ez daude jarraibideetara lotetsiak. Beraz, ordezkaritza mandatua da eta ez mandatu inperatiboa. Printzipioz bai dira independenteak, nahiz eta errealitatean hori modu lausoagoan garatu. Legealdia 5 urtekoak dira.
Lisboako tratatuaren ondorioz, estatu bakoitzak eduki dezakeen eurodiputatu kopurua mugatu zen 6 eta 96 bitartekoa, estatu kide bakoitzeko.
Kontseiluak aho batez eta Europako Parlamentuaren proposamenean oinarrituz eta honen onarpenarekin ezarriko du Europako Parlamentuaren osaera. Parlamentuan eurodiputatuak ez dira estatuetan antolatzen, talde politikoetan baizik; izan ere, eurodiputatuek Europar Batasuneko hiritarrak ordezkatu behar dituzte eta ez estatuak. Orduan zergatik ezarri behar du Kontseiluak Europar Parlamentuaren osaera estatu kideak ordezkatzen dituen Europar Batasuneko erakundea bada? modu honetara erakundeen arteko oreka lortu nahi delako.
Lan parlamentarioen antolakuntza:
Kontrol demokratikorako ahalmenak (Kontrol politikoa):
Europako Parlamentua Batzordeko presidenteak eta batzordekideek informatzen dute ohikotasunez; Batzordearen lan-programari buruz iritzia ematen du eta honen legegintza-egutegia adosten du.
Kontseiluko presidentziak ere informatzen du Europako Parlamentuan. Modu orokorrean Batasunaren politika ezberdinen garapena kontrolatzen du. Kontrola egikaritzeko instrumentu ezberdinak baliatzen ditu Europako Parlamentuak.
Ekimen araugilea eta Europako Parlamentua: Batzordeak dauka lege-ekimenaren monopolio erabateko, oreka instituzionalaren funtsezko elementua da.
Prozesu araugilean dituen eskumenak: Kontsulta eta deliberazio ahalmena, Prozedura araugile arrunta, prozedura araugile berezia eta Europako Parlamentuaren aurretiazko beharrezko onarpena.
Aurrekontuetan dituen ahalmenak: ahalmena du aurrekontu-proiektua osorik atzera botatzeko. Kontseiluarekin batera onartzen ditu Europar Batasuneko arauak eta aurrekontu ahalmena.
EBJA da EB-eko botere judiziala betetzen duen erakundea. EBT-aren 19.1 art.ak dio: EBJA-ak “Tratatuen interpretazioan eta aplikazioan Zuzenbidea errespetatzen dela bermatuko du”.
Hala ere, EBJA-ak eskumen jurisdikzionalaren egikaritza Estatu kideetako jurisdikzio organoekin partekatzen du: azken hauek dira lehenengoak arau europarrak aplikatzen; eta hauek dira EB-eko zuzenbidearen epaile arruntak. 1957tik, bere sorreratik, erakunde honek ez ditu aldaketa sakonak jasan, baina Jasan dituen aldaketak garrantzitsuenak, Estatu kide kopuruaren handitzearen ondorioz eta Auzitegiak erabaki behar dituen kasuen gehitzeagatik izan da. 1988 arte, Justizia Auzitegia deituriko instantzia bakarra zuen eta gai guztiak osoko bilkuran erabakitzen ziren. Lehen Instantziako Auzitegia sortu zen Justizia auzitegiari subordinatua. Nizako Tratatuarekin, beste instantzia bat gehitu zen: Jurisdikzio Salak (gatazka espezifikoetarako).
Lisboako Tratatua: berrikuntza gutxi barneratzen ditu, aldaketa terminologikoak salbu. EBJA izango da funtzio jurisdikzionala bere egiten duen erakundea. Erakunde bakarra den arren hiru instantziaz osaturik dago,
Epaileak, abokatu orokorrak eta idazkari bat (ez dena Justizia Auzitegiko kide). Epaile bat Estatu kide bakoitzeko (28) (EBI 19.2). Helburua: sistema juridiko nazional guztiak ordezkatuak egon daitezela eta bere jurisprudentziaren formazioan esku har dezatela.
Izendapena (EBI 19.2; EBFI253): Estatu kideetako Gobernu guztiak ados jarrita “independentziaren berme osoa eskaintzen duten eta, bakoitzak bere herrialdean, jurisdikzioko eginkizunik gorenak betetzeko eskatutako baldintzak betetzen dituzten edo gaitasun frogatua duten legelarien artean”... “egokitasun Komitea” kontsultatu eta gero. Egokitasun Komitea, 7 pertsonalitatek osatuko dute. Hauek Justizia Auzitegiko eta Auzitegi Orokorreko kide ohien artean aukeratuko dira, jurisdikzio-organo nazional gorenetako kideen artean eta ospe handiko legelarien artean.
Funtzioa: hautagaien egokitasunaz iritzia emango du. Praktikan Estatu bakoitzak bere hautagaia aurkezten du eta besteek onartu egiten dute.
Mandatua: sei urte, berriztagarriak mugarik gabe.
Presidentea eta Abokatu Orokorrak:
Osaera ezberdinen artean auziak banatzeko irizpideak: Nizako Itunaz geroztik presuntzioa da auziak salei esleitzen zaizkiela (lehen, arau orokorrak osoko bilkuraren parte hartzea eskatzen zuen). Justizia Auzitegiak askatasuna du sala mota ezberdinen artean aukera egiteko; Askatasuna ez du izango, prozesuan parte den Estatu kide batek edo Batasuneko erakunde batek Sala Handiaren parte hartzea eskatzen badu. Prozeduraren Erregelamenduko 44.3 artikuluak dio, auziak 3 eta 5 epaileetako salei esleituko zaizkiela, baina gaiaren zailtasuna edo garrantzia dela-eta, edo zirkunstantzia partikularrek hala galdatzen badute, Sala Handiari esleituko zaiola. Praktikan:
Justizia Auzitegiak azpiegitura administratibo bat dauka bere beharretara egokitua. Epaile eta abokatu orokorrek bere funtzioa betetzen dute kabinete batek lagunduta. Kabinete hau hiru legelari eta hiru administratibok osatzen dute (kidearen mandatuari loturik dauden postuak izango dira hauek).
Prozeduren hizkuntza eta lanerako barne hizkuntza desberdinak dira.
Lehen Instantziako Auzitegiaren (LIA) sorrerarekin jurisdikzio komunitarioan instantzia bikoitza barneratu zen. Helburu bikoitz batekin, Babes judiziala hobetzea, eta bereziki defentsa eskubidek (batez ere egitate konplexuen ikerketa eskatzen zuten auzietan...). Justizia Auzitegiaren lan karga txikitzea (eta Zuzenbide komunitarioaren interpretazio uniformea zaintzera –bere funtsezko egitekoa- bil zitzan bere indarrak). LIA lehen instantziako auzitegi gisa sortu zen, konplexutasun faktiko handia zuten auzietara zuzendua. Nizako Itunak LIA kontsolidatu zuen eskumen orokorra aitortu baitzion errekurtso guztiak ezagutzeko (Justizia Auzitegiari eta etorkizuneko sala jurisdikzionalei espresuki esleiturikoak salbu). Lisboako Itunak instantzia honi izena aldatu dio: Auzitegi Orokorra. Bere egungo funtzioetara hobeto egokitzen den izena da. Hala ere, Nizako arauketa mantentzen da bere aspektu gehienetan.
Nizako Tratatuak auzitegi autonomoak sortzeko aukera barneratu zuen; “sala jurisdikzionalak” bezala ezagutzen zirenak, materia espezifikoetan jarritako errekurtsoak ezagutzeko. Lisboako Tratatuan “auzitegi espezializatuak” bezala izendatzen dira. EBFI 257 “Europako Parlamentuak eta Kontseiluak legegintzako prozedura arruntaren arabera, Auzitegi Orokorrari atxikitako auzitegi espezializatuak sortu ahal izango dituzte, gai zehatz batzuei buruz Jarritako zenbait errekurtso- kategoriaz lehen auzialdian arduratu daitezen”.
Idatzizko fase osatzen du, nahiz eta bere garrantzia txikiagoa den. Zenbait kasutan ken daiteke fase hau: zuzeneko errekurtsoetan alderdiak ados agertzen badira; kasazio-errekurtsoetan alderdietako baten objekziorik ez bada. Epaiketa aurreko arazoetan, ez badago interesatuen partetik ahozko oharrak aurkezteko eskaerarik. Estatutuko 20 art-aren arabera ahozko faseak bere baitan biltzen ditu: Epaile txostengileak aurkeztutako txostenaren irakurketa. Justizia Auzitegiak entzun egingo ditu agenteak, laguntzaileak, abokatuak eta abokatu orokorraren ondorioak; eta, bere kasuan, peritu eta lekukoen azterketa ere emango da. Abokatu Orokorraren ondorioak, deliberazioa, eta sententzia, Abokatu orokorraren ondorioak: formalki, ahozko fasearen parte dira; praktikan geroago aurkezten dira. Geroagoko bista batean irakurriko dira ondorio hauen epaia (fallo). Honekin prozedura amaitzen da eta deliberazio fasean sartzen. Deliberazio fasea, Epaileen deliberazioei hasiera emango zaie, epaile txostengilearen irizpidearen arabera, Abokatu orokorraren ondorioekin bat badator, sententzia proiektua landuko du eta beste epaileei igorriko die. Bestela, akordio oinarri bat lortzen saiatu beharko dute, epaile txostengileak aurkezturiko oharretatik abiatuz; honen gainean eraikiko da sententzia proiektua. Deliberazioak biziak izaten dira (boto partikularren aukerarik ez). Sententzia, obligaziozko indarra dauka eta epaitutako gauzaren efektua sortzen du erabakia hartzen den egunetik.
Europar Batasuneko 18 herrialdek osatzen duten euroguneko moneta-politikaren arduraduna da. Ekonomia eta Diru Batasunaren (UEM) gakoetariko bat da. Alemania, Austria, Belgika, Zipre, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Letonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Luxenburgo, Malta, Herbeherak, Portugal. EBZ independientea da, EB-ko erakundeek eta estatu kideen gobernuek ezin dute eragin Banku Zentralaren erabakietan. Bereiztu behar da Banku Zentralen Europako Sistema (BZES) eta Europako Banku Zentrala (EBZ). Europako Banku Zentralak eta euroa erabiltzen duten herrialdetako banku zentralek Eurosistema osatzen dute. Europako Banku Zentralak eta EBko estatu-kide guztietako, euroa erabiltzen dutenetzako eta ez dutenetzako banku zentralek Banku Zentralaren Europako Sistema (BZES) osatzen dute (129 EBFI).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.