From Wikipedia, the free encyclopedia
Europako Futbol Txapelketa edo Eurokopa kontinente horretako selekzioen arteko norgehiagokarik garrantzitsuena da. Lau urtean behin jokatzen da. UEFAk antolatzen du.
Europako Futbol Txapelketa | |
---|---|
Mota | futbol txapelketa gertaera errepikakor |
Indarraldi | 1960ko uztailaren 6a - |
Gertaeraren maiztasuna | 4 urte |
Kokaleku | Europa |
Antolatzailea | UEFA |
Partehartzaile kopuru | 24 |
Operazio eremua | Europa |
Kirola | futbol |
Irabazlea | |
Osatuta | |
Webgune | uefa.com… |
Frantziar Federazioko idazkari orokor Henri Delaunay-k 1927an Europako txapelketa egiteko ideia plazaratu bazuen ere, bera hil eta handik hiru urtera, 1957-an, abiatu zen egitasmoa eta 1960an izan zuen lehen ekitaldia.
Ordutik hiruna garaipen lortu dituzte Alemaniak eta Espainiak. Hasiera batean, Eurokopa izena izan zuen baina gaur egun UEFA Europako Txapelketa (ingelesez UEFA European Championship) izena du.
Partehartzaileen kopurua aldatu izan da ekitaldi batetik bestera, orokorrean gehitzen joan da. Hasiera batean, lau talde izan ziren; 1980an, zortzi; 1996an, 16ra zabaldu zen. 2016an 24 selekziok jokatuko dute. Dena dela, parte hartuko duten selekzioek aurretik bi urtetan zehar sailkapen ligaxkak jokatzen dituzte eta horretan Europako selekzio ofizial guztiak aritzen dira, gaur egun, 54.
Henri Delaunay Trofeoa da txapeldunak jasotzen duen garaikurra.
Urtea | Egoitza | Irabazlea | Emaitza | Bigarrena | Hirugarrena |
---|---|---|---|---|---|
1960 | Frantzia | SESB | 2 - 1 | Jugoslavia | Txekoslovakia |
1964 | Espainia | Espainia | 2 - 1 | SESB | Hungaria |
1968 | Italia | Italia | 1-1, 2-0 | Jugoslavia | Ingalaterra |
1972 | Belgika | Alemania Err. Fed. | 3 - 0 | SESB | Belgika |
1976 | Jugoslavia | Txekoslovakia | 2-2 (pen 5:3) | Alemania Err. Fed. | Herbehereak |
1980 | Italia | Alemania Err. Fed. | 2 - 1 | Belgika | Txekoslovakia |
1984 | Frantzia | Frantzia | 2 - 0 | Espainia | Danimarka Portugal |
1988 | Alemaniako Errep.Fed. | Herbehereak | 2 - 0 | SESB | Alemania Err. Fed. Italia |
1992 | Suedia | Danimarka | 2 - 0 | Alemania | Herbehereak Suedia |
1996 | Ingalaterra | Alemania | 2 - 1 | Txekiar Errepublika | Ingalaterra Frantzia |
2000 | Belgika eta Herbehereak | Frantzia | 2 - 1 | Italia | Herbehereak Portugal |
2004 | Portugal | Grezia | 1 - 0 | Portugal | Txekiar Errepublika Herbehereak |
2008 | Austria eta Suitza | Espainia | 1 - 0 | Alemania | Errusia Turkia |
2012 | Polonia eta Ukraina | Espainia | 4 - 0 | Italia | Alemania Portugal |
2016 | Frantzia | Portugal | 1-0 (luz) | Frantzia | Gales Alemania |
2020 | Europa | Italia | 1 - 1 (pen 3:2) | Ingalaterra | Espainia Danimarka |
2024 | Alemania |
|
|
|
|
Herrialdea | Garaipen urteak | ||
---|---|---|---|
Alemania | 3 | 3 | 1972, 1980, 1996 |
Espainia | 3 | 1 | 1964, 2008, 2012 |
Italia | 2 | 2 | 1968, 2021 |
Frantzia | 2 | 1 | 1984, 2000 |
SESB | 1 | 3 | 1960 |
Txekoslovakia | 1 | 1 | 1976 |
Portugal | 1 | 1 | 2016 |
Herbehereak | 1 | 0 | 1988 |
Danimarka | 1 | 0 | 1992 |
Grezia | 1 | 0 | 2004 |
Jugoslavia | 0 | 1 | |
Belgika | 0 | 1 | |
Ingalaterra | 0 | 1 |
2016ko datuak barne.
Datua | Taldea(k) |
---|---|
Txapelketa gehien irabazi dituena | Alemania (3) Espainia (3) |
Partida gehien irabazi dituena | Alemania (26) |
Partida gehien irabazi dituena txapelketa batean | Frantzia (5, 1984an eta 2000an) Espainia (5, 2008an) |
Partida gehien jokatu dituena | Alemania (49) |
Gol gehien sartu dituena | Alemania (72) |
Gol gehien sartu dituena txapelketa batean | Frantzia (14, 1984an) |
2016ko datuak barne. Goleatzaile nagusia finaletan:
Ord | Jokalaria | Golak |
---|---|---|
1 | Michel Platini | 9 |
Cristiano Ronaldo | 9 | |
2 | Alan Shearer | 7 |
3 | Patrick Kluivert | 6 |
Ruud van Nistelrooy | 6 | |
Thierry Henry | 6 | |
Nuno Gomes | 6 | |
Zlatan Ibrahimović | 6 | |
Antoine Griezmann | 6 |
Goleatzaile nagusia sailkapen fasea barne:
Cristiano Ronaldo (29)
Partida gehien jokatu: Gianluigi Buffon (58)
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.