politikari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Eulàlia Reguant i Cura (Bartzelona, Katalunia, 1979) kataluniar politikaria, matematikaria eta ekintzaile politikoa da. Kataluniako Parlamentuko diputatua izan zen 2015eko urriaren 26tik 2017ko urriaren 11ra Herri Batasun Hautagaitza - Dei Eratzailea koalizioarekin Bartzelonako barrutian aurkeztuta. Gaur egun Bartzelonako Udaleko zinegotzia da CUP-Capgirem koalizioarekin eta 2018ko otsailetik Herri Batasun Hautagaitzako Idazkaritza Nazionaleko kidea da.
Eulàlia Reguant | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
(2021) | |||||||
Ahotsa | |||||||
2021eko martxoaren 12a - 2023ko irailaren 18a - Mar Ampurdanès i Gutiérrez → Barrutia: Bartzelona Hautetsia: 2021eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak
2017ko uztailaren 21a - 2019ko ekainaren 15a ← Josep Garganté i Closa (en)
2015eko urriaren 26a - 2017ko urriaren 11 - Xavier Safont-Tria i Ramon (en) → Barrutia: Bartzelona Hautetsia: 2015eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Eulàlia Reguant i Cura | ||||||
Jaiotza | Bartzelona, 1979ko irailaren 19a (45 urte) | ||||||
Herrialdea | Katalunia | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea : matematika | ||||||
Hizkuntzak | katalana gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta ekintzaile soziala | ||||||
Parte-hartzailea
| |||||||
Lantokia(k) | Bartzelona | ||||||
Kidetza | Intersindical-CSC (en) | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | kristautasuna | ||||||
Alderdi politikoa | Herri Batasuneko Hautagaitza | ||||||
Matematikan lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitatean. Setem eta Associació Justícia i Pau-en egin du lan. Gaur egun, Lafede.cat-Organitzacions per a la Justícia Global egiten du lan. Finantza etikoetan aditua, Associació Fiare Catalunyako eta Sant Antoni auzoko Ateneo Layreteko bazkidea da.
2015eko udal hauteskundeetan Herri Batasuneko Hautagaitzaren 4. postuan joan zen Bartzelonarako hautes-zerrendan.
2015eko Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetarako Herri Batasun Hautagaitza - Dei Eratzailea koalizioko hautagaia izan zen Bartzelonako barrutitik aurkeztuta. Eserlekua lortu eta XI. legegintzaldiko diputatua izan zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.