Eugenia González Ramos
Espainiar sindikalista fusilatua From Wikipedia, the free encyclopedia
Espainiar sindikalista fusilatua From Wikipedia, the free encyclopedia
Eugenia González Ramos (Hortaleza, Madril, 1919 – Bartzelona, 1939ko maiatzaren 11) espainiar sindikalista izan zen. Espainiako gerra zibilean sukaldari eta erizain gisa lan egin zuen, eta gerra amaitzean fusilatu egin zuten.
Eugenia González Ramos | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hortaleza, 1919 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bartzelona, 1939ko maiatzaren 11 (19/20 urte) |
Heriotza modua | : bala zauria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | sindikalista |
González Hortalezan (udalerria) jaio zen, Madrildik gertu dagoen herrian. 16 urterekin Langileen Batasun Orokorrean (UGT) afiliatu zen. Gerran, sukaldeko laguntzaile gisa aritu zen lehenik Carabanchelen (Madril), milizia-kuartel batean, eta, ondoren, erizain gisa, Murtziako Nazioarteko Brigadetako ospitale batean. 1938an, Mataróra joan zen, eta beste erizain batekin, Guadalupe García Ramosekin, egin zuen topo.[1] Nazioarteko Brigadak 1938ko urrian hiri hura utzi zutenean, Gonzálezek eta beste erizainek ospitalean jarraitu zuten lanean. 1939ko urtarrilaren 27an, Francisco Francoren tropak Mataróren sartu ziren. García Ramos moja zenak, erizain buru zegoenak Eugenia González salatu egin zuen. Madrilen zeudela, bi pertsonari graziazko tiroa egin ziela baieztatuz.
Matarón atxilotu zutenean, Gonzálezek aitortu zuen UGTn, Espainiako Alderdi Komunistan (PCE) eta Nazioarteko Sorospen Gorrian afiliatuta egon zela, baina gero epailearen aurrean ukatu egin zuen. Otsailaren 22an, Mataróko kartzelan sartu zuten eta apirilaren 2an Bartzelonako Les Corts emakumeen kartzelara eraman zuten. Apirilaren 14an, Asunción Verdaguer-ekin batera, erizaina eta hamabi gizon epaitu zituzten (larrialdietako 1119 judizio oso laburra). Epaileak bederatzi heriotza-epai eman zituen: González Ramosena eta beste zortzi gizonena.La Bota zelaian fusilatu zuten 1939ko maiatzaren 11n.[2] Erregistro zibileko ziurtagiriak adierazten zuen heriotzaren arrazoia "barne-hemorragia" bat izan zela; 1870eko lege batek ezarritako formula zen heriotza-zigorraren aplikazioagatiko heriotza-kasuan.[1]
1939ko apiriletik 1940ko azarora bitartean La Bota zelaian fusilatu zituzten hamaika emakumeetako bat izan zen, ondorengo hauekin batera; Magdalena Nolla, Carme Clarament, Cristina Fernàndez, Ramona Peralba Sala, Dolors Giorla Laribal, Elionor Malich Salvador, Virginia Amposta Amposta, Assumpció Puigdelloses Vila, Inés Jiménez eta Neus Bouza Gil.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.