From Wikipedia, the free encyclopedia
María Esther Arizmendi Gutiérrez (Madril, Espainia, 1956ko martxoaren 14a – Madril, Espainia, 2017ko azaroaren 19a) abokatua eta legelaria zen. Ustelkeriaren aurkako Espainiako Gobernuaren Gardentasun eta Gobernu Onaren Kontseiluko lehen lehendakaria izan zen.[1]
Esther Arizmendi | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maria Esther Arizmendi Gutiérrez |
Jaiotza | Madril, 1956ko martxoaren 14a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | 2017ko azaroaren 19a (61 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua, legelaria eta funtzionarioa |
1973an Zuzenbideko ikasketak hasi zituen Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta 1978an lizentziatu zen. 1981an Administrazio Orokorreko teknikari eta Tokiko Administrazioko goi-teknikari tituluak lortu zituen oposizio bidez. 1982an, oposizioz orobat, Estatuko Administrazio Zibileko goi-teknikari kargua erdietsi zuen.
2014ko azaroaren 12an, Espainiako Gobernuak ustelkeriaren aurka egiteko sortutako Gardentasun eta Gobernu Onaren Kontseilua izeneko erakundeko lehendakari izendatu zuten Arizmendi.
Madrilen hil zen, 2017ko azaroaren 19an.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.