From Wikipedia, the free encyclopedia
Espurio Kasio Vezelino (latinez: Spurius Casius Vecellinus), militar eta politikari erromatar bat izan zen, hiru aldiz kontsula eta lehen nekazal erreformaren legearen egilea. Bere lehen kontsulaldian, K.a. 502an, sabinarrak garaitu zituen, bigarrenean, K.a. 493a, Latindar liga birsortu zuen, Zeres jainkosari, Zirkuan, honen omenezko tenplua eskaintzeaz gain. Hirugarren kontsulaldian, K.a. 486an, Espurio Kasiok, konkistatu berraik ziren hernikoekin adostasun batera iritsi ziren.
Espurio Kasio | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
ezezaguna - K.a. 485
K.a. 502 - K.a. 502
K.a. 501 - K.a. 501
K.a. 493 - K.a. 493
K.a. 486 - K.a. 486
K.a. 486 - K.a. 486 | |||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||
Jaiotza | ezezaguna, ? | ||||||||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||||||||
Heriotza | Erroma, K.a. 485 (56/57 urte) | ||||||||||||
Heriotza modua | heriotza zigorra | ||||||||||||
Familia | |||||||||||||
Aita | ezezaguna | ||||||||||||
Ama | ezezaguna | ||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||
Jarduerak | Antzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra | ||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
|
Bere nekazal erreformari buruzko txostenak nahaspilatsuak eta kontraesankorrak dira; argi dago, hala ere, plebeio behartsuei mesede egiteko diseinatua izan zela. Honegati, patriziarrak eta baliabide gehiagodun plebeioak kontra jarri zitzaizkion (equites edo zaldun klasea eratzen zutenak, honela, gerra garaian zaldi gainean aurkezteko pribilegioagatik deituak). Kasio, auziperatu egin zuten, eta jendeak, botere monarkikoa bilatzen zuela argudiatuz, zigortu zuen. Epaia, quaestores parricidii delakoek exekutatu zuten, Espurio Kasio, Tarpeia Harkaitzaren tontorretik jaurtiz. Beste txosten batean, bere aita propioaren esku hiltzera zigortua izan zela esaten da, nork bere proposamena, bere interes patriziarren aurkako mehatxu bezala ikusten zuen. Tito Livioren arabera, bere proposamena, bi alderdiek, zalantza eta susmo askorekin jaso zuten.
Historialariren batzuk, Mommsen kasu, istorio osoa, beranduagoko asmakizun bat dela diote, Grako anaien eta Mario Livio Drusoren nekazal proposamenetan oinarritua, nortzuk lur publikoak banatu nahi izan zituzten gainontzeko latindar biztanleriarekin. Kasio izena, Errepublika garaiaren gainontzeko zatian erabiltzen jarraitu zen, baina sekula ez gehiago, patriziarrekin lotua.
Aurrekoa Agripa Menenio Lanato eta Publio Postumio Tuberto |
Erromatar kontsula Opiter Verginio Trikostorekin K.a. 502 |
Ondorengoa Postumo Kominio Aurunko eta Tito Lartzio |
Aurrekoa Aulo Verginio Trikosta eta Tito Vetusio Gemino Zikurino |
Erromatar kontsula Postumo Kominio Aurunkorekin K.a. 493 |
Ondorengoa Tito Geganio Mazerino eta Publio Minutzio Augurino |
Aurrekoa Tito Sizinio eta Gaio Akilio Tusko |
Erromatar kontsula Prokulo Verginio Trikostarekin K.a. 486 |
Ondorengoa Servio Kornelio Maluginense eta Kinto Fabio Vibulano |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Espurio Kasio |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.