Eskintza

Euskal Herriko mendia From Wikipedia, the free encyclopedia

Eskintza, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. 500 metroko aldeaz bananduta dauden bi gainek osatzen dute mendi honen gailurra, gora-behera handirik gabe, eta bietan dago jarria erpin geodesikoa, nahiz eta ekialdekoa metro batzuk garaiagoa izan. Ekialdeko gain zabalean, erpin geodesikoaz gain, bada ermita eta aterpe txukuna gordetzen dituen eraikin bat, otordutarako mahai ugariz inguratua. Mendebaldeko gainean lurrean sakondutako aterpe zatar bat dago, ehizarako egokitutako lubaki baten aldamenean. Pista zabal bat heltzen da gain alderaino eta kotxe arruntek erabiltzeko modukoa da. Oinez igotzeko ere pista hori bera baliatzea da errazena, bidez kanpo sastraka baita nagusi gehienean.

Datu azkarrak Datu orokorrak, Garaiera ...
Eskintza
Datu orokorrak
Garaiera739 m
Motamendi
Geografia
Thumb
Koordenatuak42°39′07″N 1°55′08″W
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Itxi

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.