Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Errezabalgo Aztia Aiako herrian bizi izandako azken azti handiaren ezizena da.
Azti honen etxea Urdaneta auzoko Errezabal baserria zen. Errezabal Lamierriaga (Gaur egun Lanberri deitzen dena) baserritik gertu dago, eta Altzolako auzo alboan ere. Auzo hau paraje eta elezahar askoren kokalekua da, edo gertu dago, hala nola Aitzpelarretako haitzak, jentilen bizilekua omen zena, Elkanoko Eliza, elezaharren arabera jentilek eraikita, Basajaun haitza, Aizkultzeta, Sanson harria...
Errezabalgo borda, Aizarnan kokatuta baina Altzolako mugatik hurbil (erreka alboan dago eta erreka bera da muga), Sorginetxea deitzen da. Egun Pagoetako natura parkearen barnean kokatzen dena.
Egun batean neskek katua ikusi eta kurriska hasi ziren. Beraien anaia batek eskopeta hartu eta tiro batuzk bota zituen airera. Ondoren gizon katu hura ez zen berriro neskatara hurbildu.
Gizona etxeratzerakoan eta emazteak txerriekin zertan ote zebilen galdetzerakoan, honek ezer ez zekiela erantzun zion. Bakarrik liburu bat erosi zuela, eta hau irakurtzen hastean katu bihurtzen zela. Aiako inguruetan zabalduta dago ustea errezabalgo aztia liburu misteriotsu honen bidez lortzen zituela bere ahalmen magikoak.
Bertakoek hau Errezabalgo aztiari leporatzen zioten, eta hau zela eta, egun batean ekintza honi ahal den oztopo guztiak ezartzea erabaki zuten. Kriston barrikada egin zuten baserriko ikuiluko ate bakarrean, etxeko altzariak eta gurdiak, eta traste pila bertan pilatuz. Lantegi hartan ari zirela, errezabalgo aztia ikusi zuten handik pasatzen, baina ez zien ezer esan. Etxekoak oheratu ziren ziur gau hartan inork ezingo zuela barrikada hori mugitu eta aberean soroetan askatu. Alferrik, biharamunean harriturik ikusi zuten barrikadako trasta guztiak desagerturik, ikuiluko ateak zabal zabalik eta aberean libre baratze eta soroetan.
Hemen ikusten da askotan errepikatutako istorioa, alegia, aidek emandako botereak edo eraginak, ezin direla besterik gabe desagertuarazi, beste pertsona bati edo animalia edota gauza bati pasatu behar zaizkiola, gainetik kendu nahi izanez gero.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.