Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Finantzetan eta finantza-matematikan, errenta aurrez zehaztutako diru-kopuru bat, konstante edo aldakorra, aldiro ezarriz denboran zehar osatzen den kapitala da, interesagatik ere bere balioa gehitzen duena denboran zehar. Errenten azterketaren helburua errenta batek denbora baten buruan izango duen amaierako balioa kalkulatzea edo amaierako balio bat eskuratzeko aldiro zenbat diru ezarri behar den finkatzea. Maiz erabiltzen dira maileguen eta pentsio funtsen kalkuluan.
Iraupenaren arabera, errenta hauek izan daitezke:
Errentaren balorazio-unearen arabera, honela sailkatzen dira:
Errentak konstanteak eta aldakorrak ere izan daitezke, ordainketa konstantea den edo ez. Aldakorra den kasuetan, gehikuntza progresio aritmetiko baten edo progresio geometriko baten arabera gertatzen deneko kasuak bereizten dira.
Ordainketak urtea erreferentziatzat harturik nolakoak diren, berriz, hauek izan daitezke
Azkenik, aldi bakoitzean ordainketa noiz burutzen den, errenta mota hauek daude:
Unitate bateko aldi baterako errenta oso, berehalako eta ondoren ordaintzekoa (ikus eskuin aldeko irudia) beste errenta guztien oinarri moduan erabiltzen da. Bere ezaugarriak hauek dira: moneta unitate bateko errenta kuotak ordaintzen dira urtero, urteko interesarekin (errenta osoa), n epe mugatu batez (aldi baterako errenta), ordainketa urte bakoitzaren ondoren eginez (ondoren ordaintzeko errenta) eta datorren urtetik aurrera hasita (berehalako errenta).
Errenta guztietan bezala, helburua errenta horien balio eguneratua edo egungo balioa eta bukaerako balioa kalkulatzea, horretarako i interes-tasa bat baliatuz. Balio eguneratua honela kalkulatzen da, ordainketa guztiak 0 unera ekarriz edo deskontatuz eta emaitza progresio geometriko baten baturaren formula ondoren batuz:
Unitate bateko errenta baten balio eguneratua maiz erabiltzen da finantza matematikako formuletan eta horregatik honela adierazten da labur:
Bukaerako balioa, berriz, honela kalkulatzen da:
Modu laburrean honela adierazten da unitate bateko errenta baten bukaerako balioa:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.