From Wikipedia, the free encyclopedia
Errementaria, halaber arotza (Ipar. eta Naf.), batzuetan sugina, eskuz burdinazko eta beste metalezko piezak lantzen dituen lanbidea da. Maiz erabiltzen duten teknika bat pieza sutan gori-gori jartzea da, bigundu eta horrela kolpez eta tiraka landu egin ahal izateko.
Errementariaren ofizioa askotan ferratzailearena ere izan ohi da, ferrak egiteaz gain, zaldiei ferrak jartzeko lana ere egiten dutenean.
Orokorrean, burdina berotzen da kolore gori-goriz jartzeko gero forjatu ahal izateko. Errementariek, burdina berotzen dute mailuarekin lantzeko eta moldatzeko gai izateko.
Metalak berotzeko, propanoa, egurra, ikatza edo gas naturalak erabiltzen dituzten sutegitan egiten da. Metalak hartzen duen kolorearen arabera berotzean, oso garrantzitsua da bere tenperatura eta malgutasunari buruzko informazioa ematen duelako. Lehenengo gorri kolorea hartzen du, gero laranja eta gero horia horregatik, errementariak, leku ilunetan lan egiten dute kolorea ongi ikusi ahal izateko.
Errementariak erabiltzen duten teknika guztiak hauek dira: forjatu, soldatu, tenplatu, distira metalikoak eman eta erreparaketak.
Distira metalikoak oso garrantzitsuak dira edozein objektuetan, txikian edo handian. Distira hori metalaren balioa asko igotzen du eta gero eta detaile gehiago, gero eta ordu gehiagoko prozesua balioa handitzen. Horregatik, Indian, Afrikako, Europako eta Asiako herrialde batzuetan arte bezala sailkatu da.
Errementaritza ezinbestekoa da herri baten azpiegitura egiteko, hagaxkak, habeak eta xaflak bezalako piezak. Dekorazioetarako ere oso baliagarriak dira.
Burdinarekin askotariko objektuak sor daitezke: altzariak, burdin sareak, eskailerak, leihoak, eskulturak, erlijio- eta dekorazio-artikuluak, sukaldean egunero erabiltzen diren tresnak (kazolak, zartaginak, eltzeak eta koilarak). Material horri ematen zaion beste erabilera bat armak ekoiztea da.
Errementarien zeregin berezi bat zaldien apatxak edo kaskoak ferratzea da. Errementari horiek burdina beltzarekin lan egiten dute bereziki, berotzen diren bitartean metalaren gainazalean uzten den oxido-geruzuzeengatik, kolorea hartzen .
Errementariek herreminta asko erabili dute denboran zehar baina bakarrik erreminta batzuk forma eta funtzio orokorra mantendu dute denbora pasa ahala.
Forja burdinerian metalari beroa ematen zaion lekua da. Hemen bildu eta kontrolatzen da lanerako behar den suaren bolumena.
Ingudea burdinazko edo altzairuzko bloke handi bat da, eta denboran zehar findu egin da gaur egun arte.
Aurrekoak dira errementariek erabiltzen dituzten oinarrizko tresnak.
Kurrikak metal goriari eusteko erabiltzen dira. Forma eta tamaina tarte batean aldatzen dira.
Moldeak metalari forma emateko tresnak dira. Metala urtu eta moldean markatutako irekiduretatik irteten denean berotzen dira. Zulo horietatik metal urtua sartzen da, hoztu eta moldea apurtzen denean metalean nahi den forma metala eukitzeko.. Horrekin, adibidez, koilara, ferra eta abarren forma bereziak egin daitezke.
Sutegia metalezko piezak berotzeko ikatza jartzen den erreminta da, forjatu ahal izateko eta forma emateko unean xaflakortasuna izan dezaten. Sutegi horrek airea injektatzen duen haizagailu batekin funtziona dezake, ikatza erre eta metala landu ahal izateko.
Industria iraultza hasi baino lehen, errementaria herriko edozein auzotar bat izan ahal zen. Masako ekoizpen teknikak, errementarien lana gutxitu dute munduan African, Indian eta Hego ekialdeko Asian izan ezik, oraindik errementari tradizionalak mantentzen.
Mitologia grekoan, errementari famatu bat Hefesto izan zen (Vulcano erromatarrentzako) bere sutegia sumendia zena non jainkoen armak forjatzen zituen. Hortaz, artisautza, eskultura eta suaren babeslea zen.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.