From Wikipedia, the free encyclopedia
Erraketa kirola egiteko tresna bat da, forma biribila duen euskarri edo armazoi zabala duena, erdian sare batez osatua, eta kirtena duena. Hainbat pilota kiroletan, hala nola frontenisean, tenisean eta xarean, pilota jotzeko erabiltzen da.
Erraketen armazoia tradizionalki zur laminatuz egin izan da, eta sokak animalien hesteetatik sortutako hestekiz. Erraketaren tamaina zurezko armazoiaren sendotasunaren eta pisuaren muga zuen, hark aski indartsua izan behar baitzuen sokak loturik mantentzeko eta sokak aski zurrun mantendu behar baitzituen pilotari modu egokian emateko. Geroago, fabrikatzaileek beste material batzuk hasi ziren erabiltzen, hasieran altzairua, gero aluminioa eta azkenik karbono zuntzez eginiko konposatuak. Zura oraindik erabiltzen da tenisean eta xarean. Gaur egun erraketak material askorekin dauden eginak: karbono zuntza, beira zuntza, titanio aleazioak, eta zeramikak. Hestekiak ere ordeztu egin dira sokak egiteko, eta egun nylona, poliamidak eta beste polimero batzuk erabiltzen dira.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.