From Wikipedia, the free encyclopedia
Enigma zifratu errotatibozko makina bat da, mezua zifratu nahiz deszifratzeko balio duena. Bigarren Mundu Gerran erabili zen nagusiki. Alexander Koch holandarrak asmatu zuen, geroago Arthur Scherbius Alemaniarrak patentea lortu eta hainbat aurrerapen egin zituelarik.
1920an hasi zen erabiltzen. TYPEX edo SYGABA Enigmaren beste izen batzuk dira, beste herrialde batzuetan Ingalaterran eta Amerikan hurrenenez hurren, erabiliak, . Bere funtzionamendua elektriko-mekanikoa dela esan daiteke. Teklatuaren bidez hizkiak sartu eta makinaren barruko mekanismoekin hizkien ordezkapenak egiten ziren. Beraz, ordezkatze metodoa erabiltzen du (fluxuzko zifratzea).
Espainiako Gerra Zibilean makina honen bertsio bat erabili izan zen. Baina Bigarren Mundu Gerran izan zuen erabilera handiena, Alemaniarrek euren mezu gehienak bidaltzeko erabili baitzuten. Bertan bere kodea apurtua izan zen eta horren ondorioz aliatuek garrantzi handiko mezuak deszifratu ahal izan zituzten. Naziek gerra galtzeko pisuzko arrazoia izan zela jotzen da.
Alemaniarrek Enigma makinaren zifratzea apurtezina zela pentsatzen zuten, baina oker zeuden. Poloniarrek Berlinetik Varsoviara bidalitako Enigmaren antzeko makina bat atzeman zuten. Ez zen Enigma makina bera, baina bertsio militarren makinaren ideia bat izateko balio izan zuen. Marian Rejewski poloniarra izan zen makinak nola funtzionatzen zuen asmatu zuen lehena metodo matematiko eta estatistikoak erabilita. Rejewski mezu guztien hasieran mezuaren kodea 2 aldiz errepikatzen zela konturatu zen. Kode hau zifratu ezkero, kateatuak zeuden hainbat hizki sortzen ziren.
Esaterako: QRSQRS mezua zifratu ondoren JXDRFT sortzen zela ikusi zuen. Beraz, J eta R, X eta F, D eta T hizkiak kateatuak zeudela konturatu zen.
Hori egin ondoren Bomba izeneko makina paralelo bat eraiki zuen. Orain konbinazioak gutxiagoak ziren beraz eskuz egin ahal ziren.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.