Empúries
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Empúries (gaztelaniaz: Ampurias; antzinako grezieraz: Ἐμπόριον,[1] «azoka»; latinez: Emporiae) greziar eta erromatar antzinako hiria izan zen, Hispaniako ipar-ekialdean zegoena. Fozeako kolonoek sortu zuten k. a. 575ean mendebaldeko Mediterraneoan merkatal-gunea izateko. Erromatarrek konkistatua, Goi Erdi Arora arte iraun zuen. Hustu zutenean Sant Martí d'Empúries geratu zen, egungo L'Escala udalerrian dagoena.[2]
Empúries | |
---|---|
Interes Nazionaleko Kultur Ondasuna | |
Erromatar mosaikoak | |
Datuak | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Katalunia |
Eremu funtzionala | Comarques Gironines |
Eskualdea | Alt Empordà |
Kataluniako udalerria | L'Escala |
Eskualdea | Alt Empordà |
Koordenatuak | 42°08′05″N 3°07′14″E |
Azalera | 0.25 km² |
Historia | |
Garaia | K. a. 575 |
Kultura | Antzinako Grezia, Antzinako Erroma |
Metropolia(k) | Fozea |
Indusketa | |
Bisitagarria | Bai |
Rosesko golkoan dagoen aztarnategia Iberiar Penintsulan dagoen greziar aztarnategirik inportanteena da. Ter eta Fluvià ibaiek zeharkaturiko ordoki batean dago eta berez ez da aztarnategi bakarra baizik eta hiru ezberdinak: Palaiapolis, Neapolis eta erromatar hiria.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.