From Wikipedia, the free encyclopedia
Emerson Fittipaldi (Sao Paulo, Brasil, 1946ko abenduaren 12a - ) auto lasterketa gidari izandako Brasildarra da, 1 Formula eta Champ Car lehiaketetan txapeldun izandakoa.
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | Emerson Fittipaldi | |
Jaio | 1946ko abenduaren 12a (77 urte) | |
Sao Paulo (Brasil) | ||
Ibilbidea | ||
Jarduneko urteak | 1970 - 1980 | |
Taldeak | Lotus, McLaren, Fittipaldi Automotive | |
Lasterketak | 149 | |
Lorpenak (1 Formulan) | ||
Txapelketak | 2 (1972, 1974) | |
Garaipenak | 14 | |
Podium | 35 | |
Pole Position | 6 | |
Itzuli azkarra | 6 | |
Lehen lasterketa | 1970eko Erresuma Batuko Sari Nagusia | |
Lehen garaipena | 1970eko Estatu Batuetako Sari Nagusia | |
Azken garaipena | 1975eko Erresuma Batuko Sari Nagusia | |
Azken lasterketa | 1980ko Estatu Batuetako Sari Nagusia |
Gaztetatik sortu zitzaion automobiletarako zaletasuna. 1970ean Lotus taldean sartu zen auto gidari bezala, eta laster hasi zen Europako lasterketetan nabarmentzen.
Formula 1eko mundu mailako txapelduna izan zen 1972. eta 1974. urteetan.
1980an profesionalen lasterketetatik aldendu zen, baina lau urte geroago CART (Championship Auto Racing Teams) zirkuituko lasterketetan hasi zen. 1989an CART lasterketa irabazi zuen, eta 1994an Indy formulako bigarrena izan zen Indianapolisen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emerson Fittipaldi |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.