Gaztelako nobleziako dama From Wikipedia, the free encyclopedia
Elvira Álvarez de Ceballos edo Elvira Álvarez de Zavallos (XIV. mendea – 1372 ) Gaztelako nobleziako dama izan zen, Asturias, Escalante, Transmiera eta Liébanako Ceballos jaurerriak zituena, baita Caviedes, Treceño eta Valdáligakoak ere.[1][2][3]
Elvira Álvarez de Ceballos | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | XIV. mendea |
Herrialdea | Gaztelako Koroa |
Heriotza | 1372 ( urte) |
Familia | |
Aita | Diego Gutierrez de Zavallos |
Ama | Juana Garcia Carrillo |
Ezkontidea(k) | Fernan I.a Perez Aiarakoa |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak |
Gurasoak Juana García Carrilloeta Diego Gutiérrez de Ceballos (Gaztelako almirantea 1303tik) izan ziren. Alaba nagusia zen. Leonor Gaztelakoaren dama izan zen, Aragoiko erregina ezkontidea, eta haren babespean Fernán I.a Perez de Aiarakoarekin ezkondu zen (hain zuzen, Leonorren gortean izan zen ezkontza).
Diego Gutiérrez de Ceballos neba hil zenean, Elvirak Asturiasko Ceballos Etxearen jaurerria, Escalante, Transmiera eta Liebana oinordetzan hartu zituen.
Era berean, senarrarekin batera, Kexaako San Juan de Quejanako moja domingotarren monasterioa eraikitzearen bultzatzailea izan zen, nahiz eta haren sorrera-prozesua ez zen 1372 arte hasi, hau da, hil ondoren.
Fernán I.a Pérez Aiararekin elkartzetik seme-alaba hauek jaio ziren:
Kontsultatzen diren iturrien arabera, Elvira 1370. urtean edo 1372. urtean hil zen. Mendeetan zehar, bere hilobia Kexaako komentuko eliza parrokialeko kapera nagusian egon zen, nahiz eta geroago, konplexu monastiko beraren barruan, Adatseko Andre Mariaren Kaperara eraman zuten, han baitago gaur egun.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.