Elur-kentzeko makina edo elur-kentzekoa bide batetik edo bestelako eremu batetik elurra kentzeko diseinatu edo prestatutako ibilgailua da.

Thumb
Elur-kentzekoa, Torontotik (Ontario, Kanada) hurbil

Elur-kentzeko makina zeregin horretarakoxe sortutako ibilgailua izan daiteke, edo elurra kentzearren pala bat edo bestelako sistema bat erantsi dioten kamioia, traktorea nahiz noranahikoa.

Elurra kentzeko bi sistema daude:

  • Pala batekin elurra alborantz bultzatzea.
  • Turbina batekin elurra urrutira jaurtitzea. Hainbat metro elur erortzen denean, beste sistemarik ezin da erabili.

Orobat, elur-kentzeko trenak erabiltzen dira trenbidea garbitzeko.

Poloetan, era berean elur-kentzeko makinak behar dira hegazkinak lurreratu ahal izateko. Lehendabizi, hegazkinetik makina jaurtitzen da, jausgailu batekin; horrela, elur-kentzeko makinak lurra prestatzen du, hegazkina lurrera eta airera dadin.

Galeria

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.