From Wikipedia, the free encyclopedia
Elsa Joubert (Elsabé Antoinette Murray Joubert jaiotza) (Paarl, Lurmuturreko probintzia, 1922ko urriaren 19a - Lurmutur Hiria, 2020ko ekainaren 14a) hegoafrikar idazlea izan zen, afrikaans hizkuntzaz idazten zuena. Stellenbosch eta Lurmutur Hiriko Unibertsitateetan ikasi zuen. Graduatu ondoren nesken ikastetxe batean irakatsi zuen eta Huisgenoot aldizkarian lan egin zuen. Gero, idazteari eta Afrikara bidaiatzeari ekin zion soil-soilik. André Brinkek eta Breyten Breytenbachek sortutako "Sestigers" edo "Beweging van Sestig" taldeko kide izan zen. Die swerfjare van Poppie Nongena (Poppie Nongenaren bidaia luzea) eleberriagatik egin zen ezagun.
Elsa Joubert | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Elsabé Antoinette Murray Joubert |
Jaiotza | Paarl, 1922ko urriaren 19a |
Herrialdea | Hegoafrika |
Heriotza | Lurmutur Hiria, 2020ko ekainaren 14a (97 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: COVID-19a |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lurmutur Hiriko Unibertsitatea Stellenbosch University (en) |
Hizkuntzak | afrikaansa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta eskubide zibilen aldeko ekintzailea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Errege Literatura Elkartea |
Mugimendua | Sestigers (en) |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.