Jelizaveta Ivanovna Bykova (errusieraz: Елизаве́та Ива́новна Бы́кова) (Bogoliubovo, 1913ko azaroaren 4a - Mosku, 1989ko martxoaren 8a) errusiar xake jokalaria eta Emakumezkoen Munduko Xake Txapelduna izan zen.
Jelizaveta Bykova | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bogolyubovo (en) , 1913ko azaroaren 4a |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Heriotza | Mosku, 1989ko martxoaren 8a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Khovanskoye Cemetery (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | xakelaria eta saiakeragilea |
Jasotako sariak | |
1938an emakumezkoen Moskuko txapelketa irabazi zuen eta Bigarren Mundu Gerraren ostean hiru bider irabazi zuen emakumezkoen Sobietar Txapelketa, 1946, 1947 eta 1950ean.
1952ko emakumezkoen Hautagaien Txapelketa irabazi ondoren, 1953ko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketan Liudmila Rudenko, orduko txapelduna, hartu zuen menpean (6-8; +7 -5 =2). Txapeldun titulua 1956an galdu zuen, eta Olga Rubtsova bihurtu zen txapeldun berria, baina bi urte geroago titulua berreskuratu zuen Olga Rubtsova beraren aurka 8½ eta 5½ irabazita.
1960an Kira Zvorykinaren aurka arrakastaz defendatu zuen titulua (+6 -2 =5), baina 1962an Nona Gaprindaxvili 21 urteko georgiarraren aurka galdu zuen (+0 -7 =4).
Ingeniari gisa lan egin zuen Moskuko inprenta batean, eta xakeari buruzko artikuluak eta liburuak idatzi zituen.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jelizaveta Bykova |
- (Ingelesez) Chessgames
Aurrekoa Liudmila Rudenko |
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelduna 1953-1956 |
Ondorengoa Olga Rubtsova |
Aurrekoa Olga Rubtsova |
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelduna 1958-1962 |
Ondorengoa Nona Gaprindaxvili |
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.