From Wikipedia, the free encyclopedia
Elgorria edo txarranpina (Gip.) gaixotasun infekziosoa da, jatorri birikoa duena, umeak batik bat jotzen dituena eta larruazalean orban txiki gorri ugari (exantema) sortzen dituena. Bizitzan zehar behin bakarrik jasan daiteke, gaitza pasatutakoan betiko immunitatea garatzen baita.
Elgorria | |
---|---|
Ume elgorriduna ohiko exantemarekin. | |
Deskribapena | |
Mota | Morbillivirus infectious disease (en) gaixotasun biriko kutsakorra |
Espezialitatea | infektologia |
Sintoma(k) | sukarra, eztula, errinorrea, maculopapular rash (en) , adenopatia, anorexia, beherakoa, Koplik's spots (en) , konjuntibitisa Stimson's triad (en) |
Sortzen du | 2008 measles epidemic in France (en) |
Patogenoaren transmisioa | aire bidezko kutsadura |
Azterketa medikoa | miaketa fisiko, Koplik's spots (en) , ELISA Polimerasaren kate-erreakzioa |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | B05 |
GNS-9-MK | 055 |
GNS-10 | B05 |
GNS-9 | 055 |
DiseasesDB | 7890 |
MedlinePlus | 001569 |
eMedicine | derm/259 emerg/389 ped/1388 |
MeSH | D008457D008457 |
Elgorria aitortu beharreko gaixotasuna da Euskal Herrian. Hala ere, 2000-2006 urte bitarteko tartean 5 kasu besterik ez ziren agertu EAE-an.
Elgorriaren eragilea paramixobirusen taldeko birus bat da. Birus hauek RNA dute material genetiko gisa, kapside helikoidal batez babestua. Elgorria sortzeaz gain, talde horretako birusek parotiditis edo hazizurriak eta pneumonia mota bat ere eragiten dute.
Gizakia da elgorriaren birusaren gordailu bakarra.
Elgorriaren birusa arnas aparatuari eragiten dioten beste gaitzen antzera (hotzeria, gripea, barizela...) transmititzen da: gaixoak kanporatzen dituen tanta infekziosoen bidez, eztula edo doministiku egiterakoan, adibidez. Birusa arnas jariakinetan dago, eta gaixoak kanporatutako aerosol tantetan milioika birus patogeno daude.
Gaitza oso kutsakorra da. Hala ere, birusa oso sentikorra denez pertsonen arteko kontaktu zuzenaren bidez besterik ez da transmititzen. Gorputzetik at bizi ezin denez, fomiteen bitarteko transmisioa ez da inoiz gertatzen.
Birusak arnas traktutik hasten du infekzioa. Hortik, eta linfaren bidez, odolera iritsi eta gorputz osora hedatzen da. Elgorriaren birusaren aurrean immunitate-sistema aktibatzen da, eta eragile arrotzari aurre egiten dio immunitate zelularraren bidez (immunitate mota horretan T linfozitoek zeregin oso garrantzitsua betetzen dute).
Elgorriaren inkubazio epea 8-12 egunekoa da. Sukar handia, eztula eta konjuntibitisa dira gaitzaren lehenengo sintomak. Fase honetan birusa oso kutsakorra da.
Bi egun geroago aho barruan lesio tipikoak agertzen dira, Koplick orbanak, orban zuri txikiak, gaitzaren diagnostikoan oso baliagarriak izaten direnak. Orbanak egun gutxitan desagertzen dira.
Ohiko larruazalaren erupzioa dator gero. Gorputz osoan, aurpegitik hasita, orban gorri txikiak agertzen dira (exantema), denboraren poderioz iluntzen direnak. Exantema hau 4-6 egunetan desagertzen da.
Konplikaziorik ez bada elgorria 8-10 egunetan berez sendatzen da.
Zenbait kasutan ondorengoak agertzen dira, pneumonia eta entzefalitisa, kasu. Ez dira oso ohikoak, baina kalte larriak eragin ditzakete.
1963. urtean elgorri-kontrako txertoa erabiltzen hasi zen. Txerto honi esker herrialde garatuetan elgorriaren intzidentzia nabarmen jaitsi da. Txertoak birus motelduak (indargabetuak) ditu, eta Euskal Herrian ume guztiei ematen zaie, parotiditis eta errubeolaren txertoekin batera (txerto hirukoitz biriko delakoa erabiliz). Txertoa bi dositan ematen da, lehenengoa urte batekin eta bigarrena 4 urteekin.
Hainbat gaixotasun birikoekin gertatzen den moduan, ez dago birusaren aurkako tratamendu espezifikorik. Gaitzaren sintomak arintzeko antipiretikoak erabiltzen dira. Atsedena eta elikadura egokia hartzea gomendatzen da beti.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.