From Wikipedia, the free encyclopedia
Elżbieta Koopman Heweliusz (1647-1693) astronomian aritu zen lehen emakumea izan zen, eta ilargiko karten ama izan zela esan liteke. Horrez gain, Johannes Heveliusen astronomoaren emaztea izan zela eta honen influentzia jaso zuela aipatu beharra dago; eta 1693. urtean hil zen.
Elżbieta Hevelius | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Elisabeth Koopman |
Jaiotza | Gdańsk, 1647ko urtarrilaren 17a |
Herrialdea | Bi Nazioen Errepublika Royal Prussia |
Heriotza | Gdańsk, 1693ko abenduaren 22a (46 urte) |
Hobiratze lekua | Gdańsk |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Johannes Hevelius |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa |
Elisabeth, familia aberatsekoa zen, bere gurasoak Gdansk hiriko merkatariak baitziren. Aipatu beharra dago, Gdansk hir hau, Bi Nazioen Errepublikan kokaturik zegoela, baita Hansako Ligako zati batean ere.
Bere gurasoak, Nikolas Kooperman (1601-1672), merkatari famatua zena, eta Joanna Mennings (1602-1679 izan ziren. Bi hauek, Nikolas eta Joanna, Amsterdamen ezkondu ziren 1633. urtean, urte batzuk beranduago Hamburgora joan ziren bizitzera; eta azkenik, 1636. urtean, Gdansk hirira mugitu ziren. Hemen, Gdansk hirian, non naiz eta Poloniaren parte izan alemanez hitz egiten zen, Elżbieta jaio zen.
Oso astronomia zalea zen bera, eta horrek, oraindik ere ume bat zenean Johannes Heveliusengana hurbiltzera eraman zuen. Hau, Johannes, maila internazionalean erreputazio handia zeukan astronomoa zen, eta Gdansk hirian bertan behaketa astronomikoetarako hiru etxe edo gune zeuzkan. 1663. urtean, batak 52 (Johannesek) eta besteak (Elisabethek) 16 urte zituztelarik ezkondu egin ziren. Handik urte batzuetara jada beraien familia zeukaten, izan ere, seme bat, zein oso azkar hil zena, eta hiru alaba izan zituzten.
Liburu hau, Johannes hil eta gero publikatu zuen Elisabethek, Joan III.a Sobieski erregearen laguntzarekin. Hau, hiru ataletan banaturik dago: lehena, hitzaurre bat da zein Prodomus deitzen den, bigarrena izarren katalogoa da zein Catalogus Stellarum deitzen den, eta hirugarrena konstelazioen atlasa da zein Firmamentum Sobiescianum, sive Uranographia deitzen den.
Prodomuasak, izarren katalogoko metodologia eta teknikak azaltzen ditu, horretarako, Johannesek idatzitako hainbat sestante eta kuadranteren adibideak ematen ditu Catalogus Stellarumeko zirriborroan, horrez gain, izar bakoitzak informazio espezifiko bat daukala eta hau zutabeetan erregistraturik agertzen dela azaltzen du: erreferentzia zenbakia, latitudearen eta longitudearen koordenadak… Hala ere, bertsio idatzian zutabe bidezko klasifikazioa aldatu egin zen, eta horrez gain, 600 izar berri eta beste 12 konstelazio berri gehitu ziren.
Nahiz eta katalogoko behaketak begi hutsez egin ziren kalkuluak oso zehatzak ziren
Elisabeth Hevelius 1693. urteko abenduan hil zen, 46 urte zituelarik eta bere senarrarekin batera lurperatua izan zen. Bera hil eta gero, bere buruz idazten hasi ziren, eta horietako bat François Arago matematikaria izan zen. Honek zioen, Hevelius andrea behaketa eta kalkulu astronomikoek beldurtzen ez zuten lehen emakumea izan zela,
Astronomo honen bizitza, 2006. urtean, pelikula baten bidez dramatizatu zuten. Pelikula hori, The Stars Huntress deitzen da.
12625 Koopman planeta berari ohore egiteko izendatu zuten, baita Artizarra planetan dagoen Corpman kraterra ere.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.