From Wikipedia, the free encyclopedia
Artikulu hau astronomiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Koroa».
Eguzki koroa, kromosferako zatirik kanporenekoa da, milioi bat kilometro baino gehiago neurtzen du eta eguzki eklipseetan edo koronografo deritzon Eguzkiaren argia ezkutatzeko gai den gailu bat erabiliz ikus daiteke. Eguzki koroaren dentsitatea, Lurrarena baino bilioi bat aldiz baxuagoa da, eta bere tenperatura, 2 milioi gradutara iristen da (fotosferak, gutxi gora-behera, 6000 graduko tenperatura duen bitartean).
Eguzki koroa, espaziora, eguzkiaren eremu magnetikoak jaurtitako partikula txikiez osatua dago, eguzki haizea eraginez, eta jaurtitze fenomeno bizietan, ekaitz geomagnetiko bat gerta daiteke Lurrean. Jaurtitako atomo hauek, Lurraren atmosferaren gainaldearekin talka egitean, poloetan gertatzen diren auroren arduradunak dira.
Koroako egitura xehetasun guztiak, eguzkiaren eremu magnetikoaren ondorio dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.