From Wikipedia, the free encyclopedia
Egiptoko Erresuma (arabieraz: المملكة المصرية) 1922an sortutako estatua izan zen. De iure independentea zen baina britainiarrek bere kanpo-harremanak, armada eta komunikazioak kontrolatzen zituzten.
Egiptoko Erresuma المملكة المصرية | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1922 – 1953 | |||||||||
Monarkia konstituzionala | |||||||||
| |||||||||
Berde ilunez, Egiptoko Erresuma Berde argiz, Sudan Anglo-egiptoarra Berde argiena, Libia Italiarra 1919an pasatako lurrak. | |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburua | Kairo | ||||||||
Biztanleria | 15.933.000 (1937) | ||||||||
Azalera | 3.418.400 km² (1937) km² | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Dirua | Egiptoar libera | ||||||||
Kultura | |||||||||
Hizkuntza(k) | Arabiera (ofiziala) Egiptoko arabiera | ||||||||
Erlijioa | Islam sunita | ||||||||
Historia | |||||||||
|
Estatus berria adierazteko Fuad erregea sultana izatetik errege izatera pasa zen. Bere agintaldian Wafd alderdi nazionalistaz gain, Alderdi Komunista (1925) eta Anaia Musulmanak (1928), alderdi sorberriek ere eragin handia izan zuten.
1936an Farukek, hamasei urte besterik ez zituela, tronua jarauntsi zuen. Abisiniaren italiar okupazioak asaldaturik, anglo-egiptoar ituna sinatu zuen eta britainiarrek Suezko kanala baino ez zuten mantendu.
Ustelkeriaz beterik, egiptoarren ustetan erresuma britainiar txotxongilo besterik ez zen izaten. Hori zela eta, Palestinako Gerran menderatuak izan ondoren, 1952an armada matxinatu zen. Faruk Fuad bere semearen alde abdikatu zuen baina 1953an monarkia abolitu eta errepublika aldarrikatu zuten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.