From Wikipedia, the free encyclopedia
Edward Higgins White, II (San Antonio, Texas, 1930eko azaroaren 14a - Cañaveral lurmuturra, Florida, 1967ko urtarrilaren 27a) astronauta estatubatuarra izan zen. 1959an ingeniaritza aeronautikoan espezializatu zen Michigango unibertsitatean. Edward White Gemini IV-ko pilotua izan zen eta 1965ean ontziz-kanpoko ibilaldia estreinakoz burutu zuen estatubatuarra bilakatu zen. 1967an Apollo programaren barnean eginiko proba batean zendu zen kapsula barruan gertaturiko sute baten ondorioz. Whitekin batera Virgil "Gus" Ivan Grissom eta Roger Chaffee astronautak hil egin ziren zorigaitzeko proba horretan.
Edward White | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Antonio, 1930eko azaroaren 14a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Cape Canaveral Space Force Station (en) , 1967ko urtarrilaren 27a (36 urte) |
Hobiratze lekua | West Point Cemetery (en) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: smoke inhalation injury (en) |
Familia | |
Aita | Edward Higgins White, Sr. |
Hezkuntza | |
Heziketa | Michigango Unibertsitatea Zientzietako Masterra : Aeronautika U.S. Air Force Test Pilot School (en) 1959ko uztaila) Estatu Batuetako Akademia Militarra Zientziatan graduatua |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra, proba-pilotua, astronauta eta flight engineer (en) |
Enplegatzailea(k) | NASA |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada |
Gradua | lieutenant colonel (en) |
Astronauta | |
Misioak | Gemini 4 (en) |
Misioen entseina(k) | |
Denbora espazioan | 5.876 minutu |
White San Antonion, Texasen, jaio zen eta bertako eskolan ikasi zuen eta boy scout elkarteko kide bihurtu zen. High Schooleko graduazioaren ostean, Estatu Batuetako akademia militarrean onartu zuten West Pointen. 1952an Zientzietan lizentziatu zen eta Estatu Batuetako aire-indarraren bigarren ontzi-teniente bilakatu zen. Geroago, Whitek Estatu Batuetako aireko indarrarentzako batzordea eratu zuen eta hegaldirako eskolan ikasketak egin zituen urtebete pasatxo. Jarraian, Whiteri 22. Fighter Day Squadron egokitu zitzaion Bitburgeko aire-basean, Alemanian. Bertan hiru urte eta erdi igaro zituen F-86 Sabre eta F-100 Super Sabre eskuadroietan hegan egiten.
1958an, Michigango unibertsitatean sartu zen aire-indarraren babesa eta laguntzarekin ingeniaritza aeronautikoa ikasteko. Urte baten buruan, Zientzietako gradua atera zuen eta Estatu Batuetako aireko indarreko proba-piloturako eskolara bidali zuten Edwardseko aire-basen. Probetarako pilotua bihurtu zen Aeronautical Systems Divisionean Wright-Patterson aireko indar basean. Bere heziketa prozesuan, 3.000 hegal-ordu baino gehiago burutu zituen, jetetan 2.200 ordu barne. Horrela, ontzi-teniente izendatu zuten eta handik aurrera espazioko ikerketara bideratu zuen bere lana.
1962an astronauten bigarren taldeko kide izendatua zuten beste zortzi astronautekin batera. NASAko zuzendaritzak handinahiko pilotutzat hartzen zuen Edward White. Izan ere, Gemini 4 misioko pilotua izateko aukeratu zuten, James McDivitt aginte-pilotuarekin. Horrela, 1965eko ekainaren 3an White ontziz-kanpoko hegaldia burutu zuen lehenengo estatubatuarra bilakatu zen. Hain izan zuen gustuko ontziz-kanpoko ibilaldia (EVA), ezen ontzira itzultzeko agintea eman behar izan baitzioten. Kanpoan zegoenean, eskularru termal batek leihatilatik ihes egin zuen eta Lurreko azpi-orbitara isuritako lehenengo hondakina izan zen. Hala ere, erre egin zen Lurreko atmosfera zeharkatzeko gunera iritsi zenean. Bestalde, eskotilaren mekanismoarekin arazoak egon ziren zailtasunak baitzeuden bere irekiera eta ixtearekin. Gainera ibilaldirako denbora oso mugatua zen. McDivittek eskotila ondo ixteko gai ez balitz, ezin izango zuten atmosferan sartu berriro.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edward White |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.