From Wikipedia, the free encyclopedia
Edmundo I.a Ingalaterrakoa, Edmundo I.a Bikaina izenaz ere ezaguna (921 – 946ko maiatzaren 26a) Eduardo I.a Zaharra Wessex-eko erregearen eta bere emazte Ecgwynnen lau seme-alabetatik zaharrena zen.
Edmundo I.a Ingalaterrakoa | |||
---|---|---|---|
939ko azaroaren 1a - 946ko maiatzaren 26a ← Æthelstan - Eadred → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Wessex, 920 | ||
Herrialdea | Wessex Ingalaterrako Erresuma | ||
Heriotza | Pucklechurch (en) , 946ko maiatzaren 26a (egutegi gregorianoa) (25/26 urte) | ||
Hobiratze lekua | Glastonburyko abadia | ||
Heriotza modua | giza hilketa | ||
Familia | |||
Aita | Eduardo Zaharra | ||
Ama | Eadgifu of Kent | ||
Ezkontidea(k) | Ælfgifu of Shaftesbury (en) (940 (egutegi gregorianoa) - Æthelflæd of Damerham (en) (946 (egutegi gregorianoa) - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | House of Wessex (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa eta monarka | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna |
Æthelstan erregea, anaitzakoa zuena, hil zenean, haren lekua hartu zuen tronuan, eta Kingston upon Thamesen koroatu zuten errege, 939ko azaroan.
940an, Elgivarekin —gero kanonizatua izango zena— ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten.
944an, Edmundok Northumbria konkistatzea lortu zuen.
945ean, Edmundok Strathclyde Erresuma konkistatu zuen, baina lurraldearekiko eskubideak Malcolm I.a Eskoziakoari eman zizkion. Horren ordez, elkarri laguntza emateko hitzarmen bat sinatu zuten. Edmundoren errealdian, gainera, monasterio katolikoen berpiztea hasi zen, eta Elizari bultzada handia eman zitzaion erresuma ingelesetan.
946an asasinatu zuten, Dorseteko Pucklechurch herrian, 25 urte zituela. Glastonburyko abade-etxean hilobiratu zuten.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edmundo I.a Ingalaterrakoa |
Artikulu hau Erresuma Batuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.