From Wikipedia, the free encyclopedia
Edmund Rubbra (ˈrʌbrə ahoskatua; Northampton, 1901eko maiatzaren 23a - Gerrards Cross, 1986ko otsailaren 14a) ingeles musikagilea izan zen. Eskolako ikasketak amaitu ondoren, burdinbideetako langile gisa jardun zuen. Musikari dagokionez, bere kasa egin zituen ikasketak, nahiz eta azkenean beka bat lortu eta Gustav Holstekin ikasi zuen. Cyril Scott eta Ralph Vaughan Williams ere izan zituen irakasle. Rubbra musikagile gisa da, batez ere, ezaguna, baina musikaren beste alor batzuk ere landu zituen. Ganbera-musikan, esaterako, piano-hirukote bat osatu zuen, Pleeth eta Gruenbergekin, Bigarren Mundu Gerraren garaian. Hirukotea utzi ondoren, Oxfordeko irakasle izan zen, eta 20 urtetik gora eman zituen zeregin horretan. Zaletasun berezia zuen XVI. eta XVIII. mendeetako musika polifonikorako, eta horixe ikus daiteke bere konposizioetan. Hala ere, lirismorako zuen berezko dohaina, eta forma berrien sorkuntza bateratzeko konpromisoa eta kezka erakutsi zuen beti. Bere estilo polifonikoan nabarmentzekoa du mistizismo katolikoaren eragina; lirikoa eta erromantikoa da, eta egituraren eta kontrapuntuaren kezka ageri du. Bestalde, egile ingeles kontserbadoreen saileko musikagiletzat har daiteke, nahiz eta sekula ez zuen ahaztu langile-klaseko kidea zela, eta budismoaren eragina nabarmendu zuen (katoliko erromatar egin zen 1948an, baina, gerora, budismoak eta taoismoak erakarri zuten). Haren lanen artean, azpimarratzekoak dira hamaika sinfonia, ahotserako hainbat lan (Missa Cantriarensis) eta ganbera-musikako lanak.
Edmund Rubbra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Northampton, 1901eko maiatzaren 23a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Buckinghamshire, 1986ko otsailaren 14a (84 urte) |
Familia | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal College of Music Readingeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, piano-jotzailea eta musikologoa |
Enplegatzailea(k) | Oxfordeko Unibertsitatea |
Genero artistikoa | sinfonia |
Musika instrumentua | pianoa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.