gudari frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Edmond Jouhaud (Aïn Boucefar, Aljeria Frantsesa, 1905eko apirilaren 2a - Royan, 1995eko irailaren 4a) frantziar jenerala izan zen.
Edmond Jouhaud | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bousfer (en) , 1905eko apirilaren 2a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Royan, 1995eko irailaren 4a (90 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Frantziako Aire Armada |
Gradua | Jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra Indotxinako Gerra Aljeriako Independentzia Gerra |
Saint-Cyrreko Eskola Militar Berezian ikasi zuen. Alemaniarren okupazioaren aurkako erresistentzia frantziarra zuzendu zuen Bordeleko eskualdean 1943tik, eta 1944an Britainia Handira ihes egin zuen Frantzia Askearekin bat egiteko.
Gerra ostean, Ipar Afrika Frantseseko Aire Armadako Ikuskatzaile Nagusi izendatu zuten. 1958ko maiatzean Aljerren hasitako estatu-kolpe militarrean parte hartu zuen eta 1961eko apirilean Aljerreko putschean parte hartu zuen Raoul Salan, Maurice Challe eta André Zeller jeneralekin, eta kolpearen porrotaren ondoren, Salanen bigarrena izan zen OASen. 1962ko martxoan atxilotu zuten eta heriotza-zigorra ezarri zioten. Charles de Gaullek epaia ordeztu zuen eta Jouhaud 1967an askatu eta 1982an birgaitu zuten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.