E. E. Cummings

From Wikipedia, the free encyclopedia

E. E. Cummings

Edward Estlin Cummings (Cambridge, Massachusetts, 1894ko urriaren 14a - North Conway, New Hampshire, 1962ko irailaren 3a) Estatu Batuetako olerkaria izan zen, sarritan E.E. Cummings izenaz ezaguna. Ralph Waldo Emersonek sortutako tradizio erromantikoaren jarraitzailea izan zen. Tipografiazko baliabide ugari erabili zuen bere olerkietan. 1922an, The Enormous Room eleberria eman zuen argitara. Lan horretan, Lehen Mundu Gerran (1917-1918) etsaiarekin harremanak izan ote zituenaren salaketapean preso eman zuten garaiko gertakizunak kontatzen ditu. Cummingsen poesia (Poems 1923-1954, 1954an; Complete Poems, hil ondoko liburua, 1968an) Estatu Batuetako abangoardiaren gustukoa zen. Ezra Pounden adiskidea izan zen. Pinturan eta marrazkigintzan ere aritu izan zen. Egunerokotasunaren eta agintearen aurkakoa zen, eta satira eta kaleko hizkuntza erabili zituen horien kontra, eta elkarren arteko maitasuna aldarrikatzeko. 1931. urtean, Sobietar Batasunera eginiko bidaiaren berri ematen duen Eime izeneko kontakizuna idatzi zuen (1933).

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
E. E. Cummings
Thumb
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEdward Estlin Cummings
JaiotzaCambridge, 1894ko urriaren 14a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaIrving Street (en)
E.E. Cummings House (en)
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
HeriotzaJoy Farm (en) , 1962ko irailaren 3a (67 urte)
Hobiratze lekuaForest Hills Cemetery (en)
Familia
AitaEdward Cummings
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Cambridge Rindge and Latin School (en)
Hizkuntzakestatubatuar ingelesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, margolaria, antzerkigilea, idazlea eta eleberrigilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakGertrude Stein eta Amy Lowell
KidetzaAcademy of American Poets (en)
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Mugimenduasurrealismoa
Genero artistikoaLiteratura modernista
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaunitarismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

IBDB: 5156
Thumb
Itxi
Thumb
Edward Estlin Cummings

Erreferentziak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.