From Wikipedia, the free encyclopedia
Dragoitxo arrunta edo Herensugetxo arrunta (Tarentola mauritanica), eskualde Mediterraneoan kausitzen den narrasti txiki bat da. Iberiar penintsulatik ekialderantz, Joniako uharteetaraino, kontinentearen ondoko aldean eta Kretaraino hedatzen da. Kanariar uhartetan eta Afrika iparraldean ere aurkitzen dugu. Bizkaieraz Erube-a izendatuta[1][2]
Dragoitxo arrunt | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Squamata |
Familia | Phyllodactylidae |
Generoa | Tarentola |
Espeziea | Tarentola mauritanica Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
Eguneko zikloa | cathemeral (en) eta gaueko |
15 cm-rainokoa da buztana barne, baina askotan txikiagoa. Gorputz eta buru zapalekoa, geko sendo eta piporra da. Hatzetan itsaskorrak diren kuxinak dituzte. Oin bakoitzaren hirugarren eta laugarren behatzak kurbatuak diren azkazal motzez hornituak daude.
Gorputzak eta isatsak gailur irtenak dituzte; hauek gorputzari itxura nahiko arantzatsua ematen diote. Kolorazio aldakorra, baina orokorrean arreska edo gris arreska isatsean garatuagoak diren banda ilunekin izaten da.
Kostaldeko zonalde lau, bero eta idorretan aurkituta, eskualde batzuetan barrurantz hedatzen da; Iberiar penintsulan esate baterako. Sarritan harrizko horma, hondakin, uharri, labar, enbor-mordo, kanpoko pareta eta eraikuntzetako teilazko teilatuetan kausitzen da. Etxeetan lanparek erakarritako intsektuak ehizatzen ikusten dira. Askotan ere, lotsatiak ez direnez, egoitzetan sartzen dira; horregatik batzuetan fardeletan ezkutatzen dira eta garraiatuak izaten dira bere zonaldetik urrun agertuz.
Tenperatura 15 °C baino altuagoa bada gauez oso aktiboa da baina baita egunez ere urteko sasoirik hotzenetan.
Erraztasun handiz gora egiten du, baita arroka irtenen gainetik ere; gorputza azaletik hurbil mantentzen da eta hankak alboetarantz botatzen ditu. Hatzak gorantz igo daitezke bere kuxin itsaskorrak babesteko erabiltzen ez direnean.
Oso gutxi Europan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.