Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Downpatrick (eskozieraz:Dounpatrick, irlanderaz: Dún Pádraig) Ipar Irlandako Downeko konderrian kokatzen den udalerria da, Belfast hiriburutik 33 kilometro hegoalderuntz dagoelarik. Down konderriko hiriburua da eta San Patrizio santuarekin lotura estua duen historia oparo eta zabala du. 2001eko erroldaren arabera udalerri honek 10.316 biztanle zituen. Downpatrick udalerria Down konderriko Kontseiluaren egoitza da.
Downpatrick Dounpatrick Dún Pádraig Dún Pádraig | |
---|---|
herria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Herrialdea Lurraldea Lurralde Historikoa Konderria | Erresuma Batua Ipar Irlanda Ulster Downeko konderria |
Jatorrizko izena | Dún Pádraig |
Posta kodea | BT30 |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°19′19″N 5°42′11″W |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 028 |
Hiri senidetuak | Bezons |
http://www.visitdownpatrick.com/ www.visitdownpatrick.com/ |
Irlanderazko Dún Pádraig izenak "Patricken gotorlekua" esan nahi du. Izen hau du San Patrizio bertan hobiratu zutelako 461 urtean.
Glaziazio garaian sorturiko drumlin artean dago. Drumlin hauek izotzaren azpian gelditu ziren muino biribilduak dira. Hriaren ipar-ekialdean dagoen zingira eremua itsas maila baino 1'3 metro beherago dago eta hau da Irlanda uharteko punturik baxuena.
Brontze Aroko bi etxe biribil aurkitu dira eta Neolito garaiko aztarnak ere badaude.
Irlandako hiri zaharrenetakoa da, Klaudio Ptolomeok 130 urtean jadanik aipatu baitzuen Dunum izenarekin. Bertakoa zen Dál Fiatach dinastia Ulsterko errege bihurtu zenean erresumaren egoitza Downpatricken ezarri zen eta bertatik agindu zuten erregeek mendeetan zehar.
Gotorlekua bazuen ere, hiri irekia zen Downpatrick eta John de Courcy anglo-normadiarrak ez zuen arazo handirik izan hiriaz jabetzeko. Ulsterreko erregea zen Rory MacDonlevy kanporatua izan zen orduan. 1260an iralnadrrak herria berreskuratzen saiatu ziren Brian O'Neill buru zutela, baina galtzaile atera ziren eta Brian O'Neill bera guduan hil zen gainera. 1567an Shane O'Neill irlandarra jabetu zen hiriaz baina ingelesek berehala berreskuratu zuten.
XVIII mendean Edward Southwell I.ak eta II.ak hiriari garapen handia emanzioten, kaleak birdiseinatuz eta zolatuz, nasak eraikiz eta georgiar estiloko etxe ederrak altxatuz.
Martxoaren 17an San Patrizio eguneko jaialdia izaten da, bere hilobirako erromesaldiarekin batera. Hainbat ekitaldi izaten dira, ezagunena karrozen desfilea da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.