From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskal Itsas Museoa Donostiako portuan dagoen museoa da, Euskal Herriko itsas ondarea eta historia zaintzeko, aztertzeko eta hedatzeko asmoz 1991n sortua. Eta helburu horiek lortzeko, hainbat arlo jorratzen ditu museoak, hala nola hezkuntza ekintzak, ikerketa, argitalpenak, erakusketen ekoizpena zein itsas ondarea babeste eta berreskuratzea.[1]
Euskal Itsas Museoa | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 1991 |
Webgunea | https://itsasmuseoa.eus/eu |
Museoaren egoitza, Kontsulatuaren dorretxea, XVIII. mendeko eraikina da. Kaiko Tenientearen etxe eta biltegi gisa erabili zen urte askoan, eta kartzela txiki bat zuen. Itsas salbamenduko zentroa eta itsas eskola ere izana da. XX. mendean Estatuaren eskuetara pasa zen, eta azkenik, 1980ko hamarkadan Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetza bihurtu zen, eta hor Euskal Itsas Museoa kokatzea erabaki zuten (zenbait urtez Untzi Museoa izena izan zuen).
Museoaren funtsak 7000 piezatik gora dira eta tipologia oso zabala dute, besteak beste, grabatuak, margoak, argazkiak, kartelak, postalak, itsas mapak, planoak, itsasontziak, etnografia eta industri ondareko objektuak.
Eraikinak hiru solairu ditu, lehenengoan eta bigarrenean erakusketak egin ohi dira eta hirugarrenean itsas gaietan espezializatutako liburutegia eta artxiboa daude.
Astelehenetan, itxita.
Museoak ikerketa bultzatzen du eta Itsas Memoria izeneko aldizkaria argitaratzen du bi urtean behingo maiztasunarekin. Lehenengo zenbakia 1996an kaleratu zen. Bestalde, erakusketa bakoitzarekin batera monografiak argitaratu izan dira baina arazo ekonomikoen ondorioz, azken urteetan argitalpenak euskarri digitalean egiten dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.