Don Patinkin

From Wikipedia, the free encyclopedia

Don Patinkin (Hebreeraz: דן פטינקין) (1922ko urtarrilaren 8a1995eko abuztuaren 7a) israeldar ekonomista izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Don Patinkin
Bizitza
JaiotzaChicago, 1922ko urtarrilaren 8a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaJerusalem, 1995eko abuztuaren 7a (73 urte)
Hobiratze lekuaHar HaMenuchot (en)
Hezkuntza
HeziketaChicagoko Unibertsitatea
Hebrew Theological College (en)
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Tesi zuzendariaJacob Marschak
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria eta pedagogoa
Lantokia(k)Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearra
Enplegatzailea(k)Chicagoko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaIsraelgo Zientziak eta Giza-Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Econometric Society (en)
Itxi

Jaioterriko unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1949an Israelera joan zen; Jerusalemen jarri zen bizitzen, eta unibertsitatean eskolak ematen. Bien bitartean, ikerkuntza azterketak egin zituen Maurice-Falk Institutuarentzat. Obra asko argitaratu zituen, bere teoriak azalduz, garrantzi handikoak bere herrialdeko egungo historia ekonomikoarentzat eta, oro har, gizarte modernoarentzat. 1956an Dirua, interesa eta prezioak izeneko obra argitaratu zuen. Obra horretan elkarturik aztertu zituen tradizioz banaka aztertu izan diren ondasun ekonomikoak: lan zerbitzuak, ondasunak eta kontsumoa, diru politika eta truke politika. Beste lan aipagarri batzuk: Studies in Monetary Economics (1972, Diru ekonomiari buruzko azterkak); Keynes, Cambridge and the General Theory (1977, Keynes, Cambridge eta teoria orokorra).

Erreferentziak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.